2014an faxisten ekitaldi bati aurre egiteagatik, 24 eta 30 hilabete arteko kartzela zigorra eskatzen zitzaion gazte bakoitzari.
Mugimendu Sozial Errepublikarra (MRS) talde faxistarekin lotura duen Hispania Verde taldeak 2014ko maiatzaren 12an Erronkarin deitutako elkarretaratze bat ekiditeagatik, “manifestatzeko eskubidearen” kontrako delitua leporatu zieten gazteei. Nafarroako Auzitegiak, baina, apelazio errekurtsoak aintzakotzat hartu eta absolbitu egin ditu.
Hartz arrea Pirinioetan berriz sarraraztea eskatzeko aitzakian, ekintzari itxura ekologista emanaz, deitu zuen talde faxistak Erronkariko elkarretaratzea. Hainbat lagunek deialdiari erantzun zioten ‘Faxismoaren kontra, Erronkari tinko” lemapean, elkarretaratze faxista ekiditea lortuz.
Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.
Loiolako kuartelen salerosketa behingoz sinatuta, udalak auzune berri bat sortuko du han. Beste esku hartze batzuen artean, kuartelen eta Loiolaren arteko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopo bat delako. Aurretik, ordea, komeni zubi esanguratsu horren historia errepasatzea.
Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.