Ekonomia ekologikoa eta ekologia politikoaren ikuspegia zein proposamenak ezagutarazteko bi eguneko jardunaldiak egingo dira Bilbon, aste honen amaieran. Hainbat adituren hitzaldiak, mahai-inguruak eta dokumental baten proiekzioa uztartuko ditu EHU, Ekologistak Martxan eta Ekopolek elkarlanean antolatutako ekimenak.
Jardunaldien izenburuak adierazten duenez, erronka sozio-ekologiko berriei erantzuteko proposamenak aurkeztuko dituzte Bilbo Zaharreko BBK etxean bilduko diren adituek. Honakoa da egitaraua:
Irailak 26:
Goizez:
Roberto Bermejo (UPV/EHU): Ekonomia jasangarri baterako proposamenak
Unai Pascual (BC3): Ekonomia ekologikoa eta Garapena: ikuspegi makroskopikoa
David Hoyos (UPV/EHU) eta Eneko Garmendia (BC3): Teoriatik praktikara: ekonomia ekologikoaren eta ingurumen ekonomiaren tresnak ingurumen gatazken testuinguruan.
Arratsaldez:
John O'neill (Univ. of Manchester): Justizia, Ongizatea eta Konpentsazioa
Mahai ingurua
Irailak 27:
Goizez:
Miquel Ortega (Fundación ENT, Ecología Política): Ingurumen Justizia kudeaketa sozial eta ekologiko hobe baterako tresna gisa
Iñaki Arto (BC3): Euskal Gizartearen Metabolismoa
Iñaki Barcena y Rosa Lago (UPV/EHU): Kanpo erantzunkizun ekologikoa: Energiaren kasua Euskal Herrian
Arratsaldez:
Bideo-foruma eta mahia ingurua: Euskal Herriko Zor Ezkutua
Web bidez eman daiteke izena.