Erronka sozio-ekologikoen inguruko jardunaldiak Bilbon irailaren 26 eta 27an

  • Ekonomia ekologikoa eta ekologia politikoaren ikuspegia zein proposamenak ezagutarazteko bi eguneko jardunaldiak egingo dira Bilbon, aste honen amaieran. Hainbat adituren hitzaldiak, mahai-inguruak eta dokumental baten proiekzioa uztartuko ditu EHU, Ekologistak Martxan eta Ekopolek elkarlanean antolatutako ekimenak.


2013ko irailaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Jardunaldien izenburuak adierazten duenez, erronka sozio-ekologiko berriei erantzuteko proposamenak aurkeztuko dituzte Bilbo Zaharreko BBK etxean bilduko diren adituek. Honakoa da egitaraua:

Irailak 26:

Goizez:

  • Roberto Bermejo (UPV/EHU): Ekonomia jasangarri baterako proposamenak

  • Unai Pascual (BC3): Ekonomia ekologikoa eta Garapena: ikuspegi makroskopikoa

  • David Hoyos (UPV/EHU) eta Eneko Garmendia (BC3): Teoriatik praktikara: ekonomia ekologikoaren eta ingurumen ekonomiaren tresnak ingurumen gatazken testuinguruan.

Arratsaldez:

  • John O'neill (Univ. of Manchester): Justizia, Ongizatea eta Konpentsazioa

  • Mahai ingurua

Irailak 27:

Goizez:

  • Miquel Ortega (Fundación ENT, Ecología Política): Ingurumen Justizia kudeaketa sozial eta ekologiko hobe baterako tresna gisa

  • Iñaki Arto (BC3): Euskal Gizartearen Metabolismoa

  • Iñaki Barcena y Rosa Lago (UPV/EHU): Kanpo erantzunkizun ekologikoa: Energiaren kasua Euskal Herrian

Arratsaldez:

  • Bideo-foruma eta mahia ingurua: Euskal Herriko Zor Ezkutua

Web bidez eman daiteke izena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eredu ekologikoak
2024-03-31 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


Eguneraketa berriak daude