Erromatar garaiko aztarnarik garrantzitsuenetakoak aurkitu dituzte Veleian

  •  


2006ko ekainaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01

Munduan parekorik ez duen erromatar garaiko multzo epigrafikoa aurkitu dute Arabako Iruña-Veleia aztarnategian. Aurkikuntza pasa den udan egin zuten baina atzo (8) aurkeztu zuten. III. mendean Veleia hirian bizi zen familiak zeramikazko eta hezurrezko hondakinetan egindako inskripzioak dira. 270 idazki eta irudi dira, erromatar kulturako orain arteko aztarnarik garrantzitsuenetakoak. Idazki eta marrazki gehienek eskola munduarekin eta ikasketekin zerikusia dute. Baina kristautasunari buruzko erreferentziak ere aurkitu dituzte idazkietan. Besteak beste, kalbario baten irudia agertzen den pieza bat aurkitu dute. Kalbario hori orain arte munduan aurkitu duten zaharrena da. Arkeologoek aztarnetan idazkera hieroglifiko klasikoa agertu izana ere nabarmendu dute. Duela aste gutxi bigarren multzo epigrafiko bat aurkitu zuten baina horri buruzko xehetasunik ez dute eman ikerketa ez baitute amaitu. Noticias de Gipuzkoa, Diario de Noticias eta Diario de Noticias de Álava egunkariek jaso dutenez, Iruña-Veleia aztarnategian aurkitutako piezetan euskararen arrastoak aurkitu dituzte. Horrek euskararen jatorrizko oinarria Nafarroan kokatzen duen hipotesia bertan behera utziko luke. Edonola ere, egunkari horiek diotenez, arkeologoek zuhurtziaz jokatu nahi dute eta Euskaltzaindiaren inguruko iturriak ere mesfidati agertu dira aurkikuntza horrekiko.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude