argia.eus
INPRIMATU
Errigorak %50 gehiago saldu du
Nafarroako olioa
  • Erriberako olioa saltzeko kanpaina amaitu berritan emaitzak irauli dituztela jakinarazi dute Errigoratik. Iaz baino %50 olio gehiago saltzea lortu dute aurten antolatzaileek emandako datuen arabera, guztira 45.500 litro salduz. Ekimenean parte hartu duten bi olio erroten kasuan, merkaturatzeko duten biderik pisutsuena bilakatu da Errigora.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko martxoaren 12a
Erriberako olioa saltzeko kanpaina amaitu berritan emaitzak irauli dituzte. (Argazkia: Errigora).

3.000 eskatzaile izan dituzte amaitu berri den kanpainan eta Internet bidez 1.000 baino gehiago jaso dituzte. Aurten jarri dute martxan sarean eskariak egiteko aukera eta Errigoraren sarea handitzea lortu dute horrela. "Errigora, auzolana, herrigintza bihurtu dela esan nahi du horrek". 52 herritara zabaldu dute kanpaina, iaz baina 22 gehiago. Bi hilabete barru hasiko dira kontserba loteak eskaintzen aurtengo bigarren kanpainaren bitartez.

Zenbaki nagusiak:

- 3.000 eskatzailetik gora (1.000 baino gehiago saretik).

- 9.100 bidoi.

- 45.500 litro.