Erriberan euskara ofiziala izateko eskaera


2011ko martxoaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26

Erriberan Euskaraz elkarteak euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin eskatu du. Elkarteko kideek agerraldia egin zuten atzo Tuteran, ofizialtasunaren aldeko manifestua (PDF) aurkeztu eta apirilaren 9rako Tuteran deitu duten manifestaziorako deia egiteko. Sancho el Fuerte plazatik abiatuko da manifestazioa, 12:30ean, Nafarrak garelako, Erriberan euskaraz lelopean.

- Erriberan Euskaraz elkartea Facebook-en.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tutera
2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Bost gizon atxilotu dituzte Tuteran, sexu erasoa leporatuta

Larunbata gauean atxilotu dituzte bost gizonak. Lau kalean atxilotu dituzte, bizilagunek neskarekiko "portaera arraroak" adierazi ondoren poliziari, eta bostgarrena geroago, neskak erasoa salatu ostean.


2023-08-01 | Ilargi Manzanares
Gutxienez zazpi sexu eraso salatu dituzte azken egunetan Euskal Herrian

Baionan, Getxon, Iruñean eta Tuteran salatu dira erasoak azkeneko asteburuan. Itaiak Baionako merkatu plazan elkarretaratzera deitu zuen igande eguerdirako.


Tuterako kartzela zaharra
1936ko errepresioaren gune nagusietako bat, proiektu urbanistikoen jomugan

1936ko Gerran kartzela gisa erabili zen Tuterako San Frantzisko komentuaren eraikina. Ehundaka preso errepublikar giltzapetu zituzten leku hartan, eta asko fusilatuak izan ziren. Oroimen Historikoko Leku izendatzeko aukeraren aurrean, Rafael Moneok duela hogei urte egindako... [+]


Tania González. Bollera periferikoa
“Gu geu izaten uzten digute, baina etxean”

Beste kide batzuekin batera Kukuluak LGTBIQ+ eragilea sortu du Tania Gonzálezek (Tutera, 1986) Nafarroako periferian, berak dioen moduan. Taldearen helburua da Tuteran eta Erriberan (Nafarroa) espazio seguruak sortzea. Argi du xedea lortzeko zein norabide hartu behar duen... [+]


Tuterako kartzela zaharra: 1936ko errepresioaren gune nagusietako bat, proiektu urbanistikoen jomugan

1936ko Gerran kartzela gisa erabili zen Tuterako San Frantzisko komentuaren eraikina. Ehundaka preso errepublikar giltzapetu zituzten leku hartan, eta asko fusilatuak izan ziren. Oroimen Historikoko Leku izendatzeko aukeraren aurrean, Rafael Moneok duela hogei urte egindako... [+]


Eguneraketa berriak daude