Erri de Lucari babesa adierazteko kanpaina jarri dute martxan

  • AHT saboteatu egin behar dela esateagatik salaketa jarri zion Turin Lyon Ferroviaire kontsortzioak Erri de Luca idazle italiarrari. Esandakoarengatik kartzelan amaitu dezake idazleak. De Lucari babesa adierazteko kanpaina jarri dute martxan iostoconerri.net webgunean.


2015eko martxoaren 05an - 09:18
AHT saboteatu egin behar dela esateagatik kartzelan amaitu dezake De Lucak. (Argazkia: Corriere Della Sera).

“AHT saboteatu egin behar da. Artaziek hesiak mozteko balio dute. Hori ez da terrorismoa”, adierazi zion De Lucak Huffington Post hedabideari 2013an. Adierazpen horiengatik bost urteko kartzela zigorra eskatu dute idazlearentzat, hitz horiek “delitua egitera bultzatu dezaketela” egotzita.

La Parola Contraria (Kontrako Hitza) da De Lucaren azken liburuaren izena. Lan horretan ere AHTren kontrako sabotajea aldarrikatzen du. Turin-Lyon arteko AHT “alferrikako egitasmoa” dela esan dio De Lucak Ane Irazabal kazetariari joan den asteko ARGIAn egindako elkarrizketan.

AHTren aurkako mugimenduak urteak daramatza bizirik Italian. Val di Susako herritarrek, adibidez, 25 urte daramatzate AHTren kontrako jarrerarekin.

Erri de Lucaren aldeko kanpainako irudi bat.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude