Poesiak hip-hopa eta Ruper Ordorikaren musika besarkatuko ditu Eako poesia egunetan

  • Eako (Bizkaia) Poesia Egunak uztailaren 13tik 15era bitartean egingo dira aurten, Poesia hutsa edo azukreagaz? lelopean. "Guk ez daukagu errezetarik nolakoa izan behar duen gaurko eta biharko poesiak", diote Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteko kideek, "baina ahalik eta modu gehienetan eskaini nahi dizugu: hutsik, musikaz jantzirik, antzerkiaz lagundurik, hitzaldi bihurturik… azukre apur bategaz".


2012ko uztailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Herrijeri Emon Arnasa elkarteak antolatu ohi ditu Poesia Egunak.

Xabier Amurizaren Arestiren koplak ahoan izeneko hitzaldi eta errezitaldia, Edorta Jimenezen Mikel Lasa gure artean solasaldi musikatua, Mikel Elortzaren Lp bat poema hitzaldia, Norte Apache eta Ruper Ordorikaren kontzertuak, Iñigo Aranbarriren testu bat oinarri duen Munduan beste antzezlana eta, nola ez, hainbat poetaren errezitaldiak izango dira Ean hiru egunez. Besteak beste, Yolanda Castaño galiziarra, Iñigo Astiz, Ione Gorostarzu, Kattalin Miner eta Angel Erro idazleek parte hartuko dute Poesia Egunetan.

2012ko Poesia Egunen promoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ruper Ordorika
Ruper Ordorika
Mendea eta segundua gurutzatzen dituena

Mende laurdena bete du Bilboko Kafe Antzokiak eta hamar negu baino gehiago, hastapenetatik orain arteko guztiak, goxatu ditu Ruper Ordorikak.


2022-09-27 | ARGIA
Haur eta gazte literaturaren azoka Sarara itzuliko da

Ikusi Mikusi euskara hutsezko haur eta gazte literatura azoka urriaren 7 eta 8an egingo dute, Saran. Euskal Herri guztiko ikastetxeak hurbilduko dira eta ikasleek elkarren arteko topaketa egingo dute.


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


2022-03-13 | Xalba Ramirez
Santa Anara

Disko bat entzuteko momentuak marka dezake diskoa bera. Zu ez zara bera une bakoitzean, bainatzen zaren ibaiaren pare, eta kanta bakoitzak badu bere unea.

Ruper Ordorikaren Amour eta toujours-ekin horrelako zerbait pasa zait. Logelan eguzki epela sartzen zen neguko egun... [+]


Zerutik gertu

Uda hondarreko igandea, bazkalosteko alferkeria, iluntzerako aurreikusiriko plana kili-kolo… Eta Ruperren kontzertua Lizoainen, baina sarrerarik ez. Dena den, joanda ere galtzeko baino, gehiago genuen irabazteko edozein kasutan; kontzertua ez bazen, herria ezagutu, paseoa... [+]


Eguneraketa berriak daude