argia.eus
INPRIMATU
Erresuma Batuak Palestina Estatua dela aitortzea proposatu du
  • Erresuma Batuko Komunen Ganberak bozketa ez lotesle bidez Palestina Estatua dela aitortu du. Proposamenak aldeko 274 bozka eta aurkako 12 lortu ditu The Independent egunkariak argitaratu duenez.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko urriaren 14a
Palestinaren aldeko aldarria Londresen. (Argazkia: RT)

Eztabaida ugariren ondoren hartu zuen erabakia  Erresuma Batuko Komunen Ganberak astelehenean. Palestinako Estatua aitortu dute horrenbestez, "Israelgo Estatuarekin batera" eta helburu bezala jartzen du "bi estatuz osatutako irtenbide negoziatua" bilatzea.

Politikari batzuek galdeketatik at geratzeko hautua egin dute, horien artean David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa eta Georde Galloway Erresuma Batuko alderdi laboristako kide ohia.

Gaur egun, 130 herrialde baino gehiagok dute Palestina estatutzat. Nazio Batuen Batzorde Orokorrak 2012. uretan aitortu zuen bozka bidez, baina oraindik AEBak eta Europako herrialde gehienek ez dute halakorik egin.

Bozketaren eragina

Grahame Morris, alderdi laboristako kideak uste du Palestinako Estatua aitortzeak bake-negoziazioen etena hausten lagun dezakeela, “berandu” izan baino lehen. Cameronen Gobernuak bere aldetik argi du bozketak ez duela Erresuma Batuaren jarrera diplomatikoa aldatuko.

Palestina Estatua dela aitortzeak, Israelek nazioarteko iritzi publikoan izan duen gainbehera erakusten duela uste du Richard Ottaway Komunen Ganberako Atzerri Arazoetako Batzordeko kideak.