Erresuma Batuak Europako merkatu bakarrean jarraituko duela adierazi du Johnsonek

  • Londresko alkate ohiaren ustez, Brexitak “migrazio politiken kontrola errekuperatu, eta komertzioaren nahiz industriaren beharrak” aseko ditu.


2016ko ekainaren 27an - 10:57
Boris Johnson Londresko alkate ohia Brexitaren defendatzaile sutsua izan da kanpainan zehar. (Argazkia: S. Rousseau)

"Herrialdearentzat ez da mehatxua, urrezko aukera bat baizik”. Modu horretan deskribatu du Brexita Boris Johnson Londresko alkate ohiak, The Daily Telegraph egunkarian idatzi duen zutabean. Johnsonen ustez, erabakiak ekarriko duen aldaketa bakarra “Erresuma Batua EBren legedi ilunetik” ateratzea izango da. Europar Batasuna uztearen aldeko kanpaina egin du Johnsonek.

Erabakiak “Europako merkatu bakarrean jarraitzea” eta “hazkunde ekonomikoan dauden herrialdeekin merkataritza askeko itunak sinatzea” ahalbidetuko duela zehaztu du. Hala, gobernuak “migrazio politiken kontrola errekuperatuta, komertzioaren eta industriaren beharrak” aseko dituela uste du.

Johnsonek dioenez, “Erresuma Batua beti izango da potentzia europarra”. Hala, “kanpo politikatik hasi eta terrorismoaren aurkako borrokaraino” lidergoan jarraituko duela iradoki du, “iritzi sendoak eskainiz”. Ukatu egin du Brexitak isolamendua dakarrenik: “Britainiarrek EBn lan egiten, bizitzen, ikasten eta etxeak erosten jarraitu ahalko dute”.

Bestalde, azaldu du EB uztearen aldekoek “gertuko izan eta zubiak eraiki” behar dituztela batasunaren aldekoekin, etorkizunaren inguruan “sentimendu nahasiak dituztelako batzuk”. Johnsonen ustez, emaitzak ez du zerikusirik immigrazioarekin, eta “kontrola” jo du Brexitaren alde bozkatzeko arrazoi nagusitzat: “EBko sistema demokrazia britainiarra kaltetzen ari zen sentsazioa zegoen”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brexit
2023-03-01 | Leire Artola Arin
Londres eta Bruselaren arteko akordioa
Ipar Irlandako Parlamentua desblokeatuko al dute unionistek ia urtebeteren ondoren?

Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]


2020-12-24 | ARGIA
Brexit-ari buruz akordioa sinatu dute Erresuma Batuak eta Europar Batasunak

Negoziaketa prozesu luzearen ondotik, Erresuma Batuak eta Europako Batasunak Brexit-aren gaineko akordioa lortu dute azken minutuan.


Brexita eta ardatz anglosaxoia

Europako Batasuna 1993an sortu zenetik kide berriak gehitu dira bata bestearen atzetik. Joan den ostiralera arte 28 estatuk osatu dute makro-egitura politiko eta ekonomiko hori. Izan ere, urtarrilaren 31 historiara pasako da, EBk izan duen lehen zatiketaren eguna izan delako... [+]


2020-02-04 | Euskal Irratiak
Brexita Ipar Irlandan

Otsailaren lehenean bereizi dira Erresuma Batua eta Europar Batasuna.


Erresuma Batuko hauteskundeak 2019
"Brexit" zaleak eta Eskoziako independentistak garaile Erresuma Batuko hauteskundeetan

Brexita gauzatzeko aukera eskura du Lehen Ministro eskuindar Boris Johnsonek, Alderdi Kontserbadoreak gehiengo absolutua lortu ostean. Alderdi Laboristak 85 urtean izan duen emaitzarik eskasena eskuratu du. Eskoziako Alderdi Nazionala da hirugarren indarra Erresuma Batuko... [+]


Eguneraketa berriak daude