Erresuma Batua fracking-a erabiltzen hasiko da, baita parke naturaletan ere

  • Erresuma Batuko Gobernuak gasa lurpetik erauzteko fracking sistema onartu du, baita parke naturaletan eta babestutako beste zenbait eremutan ere. Talde ekologisten protestak ugari izan dira: landazabal ingelesaren %64 zulatu dezaketela salatu dute.


2014ko uztailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Talde ekologistek gogor kritikatu dute gobernu ingelesaren erabakia. (Arg.:aimdigital.com)

Bi urte dira David Cameronen gobernuak frackingari argi berdea eman ziola. Lancashire konderrian arbel-gasaren prospekzioekin batera jazo ziren bi lurrikarek eragindako alarma sozialak, ordea, praktikaren ezarpena atzeratu dute. Orain gobernu britainiarrak gasa erauzteko sistemari ate guztiak ireki dizkio. Industriak beso zabalik jaso du albistea.

Matthew Hancock Energia Ministro britainiarraren esanetan, “arbel-gasaren erauzketak segurtasun energetiko handiagoa” emango dio herrialdeari, eta lanpostuak sortu eta ekonomia hazteko balioko du.

Bere esanetan, frackinga abian jartzeko prozesua azkartzea erabat bateragarria da parke naturalak babesteko planekin. Hala ere, kontuz jardun beharra dagoela adierazi du, “arriskuak minimizatuz”.

George Osborne Finantza Ministroak, “Europako erregimen fiskalik onena” agindu du sistema polemikoaren ustiaketetarako.

Talde ekologisten kritikei entzungor

Talde ekologistek, tartean Greenpeace eta Friends of the Earth, gogor kritikatu dute gobernu ingelesaren erabakia, frackingaren arriskuez ohartaraziz. Besteak beste, akuiferoen kutsadura eta sortu ditzakeen lurrikarak.

Gobernuak azaldu du erauzketa ororen aurretik ingurumen-inpaktua aztertuko dela eta konpainiak komunitate lokalekiko “interes publikoa eta sentsibilitatea” izatera behartuko dituztela. Sussex konderrian probatuko dute eltzea sutan; Celtique Energie konpainiaren ustiaketek South Downs Parke Nazionalean kalteak eragin ditzakeela ohartarazi baitute talde ekologistetako kideek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude