argia.eus
INPRIMATU
Zazpi lagun atxilotu dituzte Madrilen, lau familiaren etxegabetzea saihestu nahian ari zirela
  • Madrilgo Lavapies auzoan lau familia, tartean haur jaio berri bat, beren etxeetatik bota ditu Espainiako Poliziak hiru etxebizitzatan aldi berean egin duen operazioan. Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak erresistentzira dei egin zuen. Gutxienez zazpi lagun atxilotu dituzte, El Saltori PAHko abokatuak jakinarazi dionez.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 22a
Polizia jendea arrastaka atzeratzen. (Argazkia: El Salto Madrid)

PSOEk gidatutako Gobernu Delegaritzak eman du Polizia bidaltzeko agindua, eta etxe kaleratzeak egin ditu goizeko 10:00etan.

Goizean goizetik Poliziaren kargak eta tentsio uneak izan dira. Etxe kaleratzeen aurkako ekintzaileak ostegun gauetik eraikinaren inguruan biltzen hasi ziren. Goizaldeko 2:30ean Poliziak perimetro bat ezarri du ekintzaile gehiago joan ez zitezen.

"Buitreak gure auzoetatik kanpora", "lotsa" eta XXX gisako oihuak nagusi izan dira.

Abokatuaren arabera, sarrerako atea hautsi dute eta elkartasuna adierazten ari ziren zazpi lagun atxilotu dituzte "desobedientzia" egotzita. Ekintzaileek salatu dute besteak beste Nazio Batuen Erakundeak dioela inor ezin dela bere etxetik bota bestelako alternatibarik izan gabe.

Ikusi El Saltok igo duen bideoa.