argia.eus
INPRIMATU
“Erresistentzia oporrak” abiatu dituzte Tosun huste aginduari aurre egiteko
  • Epaileak Getxoko Tosun sartzeko agindua sinatu ostean, abuztuan huste agindua bete lezake Getxoko Udalak. Desalojoari aurre egin eta parking-aren obren hasiera galarazteko datozen sei egunetarako egitaraua antolatu dute.

Axier Lopez @axierL 2017ko abuztuaren 09a
Argazkia: Aritz Loiola

Uztailaren 31n epaileak huste agindua igorri zuen Tosuren aurka. Egindua ahalik eta azkarren eman zezan Eusko Jaurlaritzak eta Garraio Partzuergoak epailea presionatu zutela salatu zuten Tosuko kideek. Beren aurrikuspenen arabera, abuztuan gerta liteke desalojoa. Horri aurre egiteko Ibarbengoago landan "oporrak eta erresistentzia uztartzeko" egitaraua prestatu dute.

Opor eta jai garaia izanik, asteazkena eta astelehena bitarteko egitarau xumea eratu dutela diote Tosuko kideek, erresistentzia "ahalik eta giro onenean" antolatzeko. Ostiralean emango dute hurrengo asterako egitarauaren berri.

Lurra defendatzera Tosura hurbiltzeko deia luzatu dute "Getxoko, Euskal Herriko eta beste leku askotako jendea" elkartzeko asmoz. Ilusioz, indarrez eta elkar-laguntzaz hustutzeari aurre egingo diotela jakinarazi dute. “Bidea ez da desalojoan amaituko, horrek beste borroka-egoera batzuk sortuko baititu obrak bertan behera uzten dituzten arte.

Egitarau osoa: