Errepresioaren aurkako fronteak kaleak hartu ditu Bartzelonan preso politikoak askatzeko eskatuz

  • 750.000 pertsonak erantzuna eman diote UGT eta CCOO sindikatuek eta ANC eta Òmnium Cultural elkarte independentistak osatzen duten Demokrazia eta Bizikidetza plataformak kalera ateratzeko egindako deiari. Preso katalanak askatzea galdegin dute, eta Madrili irtenbide politikoari bide ematea eskatu diote.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko apirilaren 16a
Igandeko manifestazioa (Arg: Nació Digital)

“Eskubideen eta demokraziaren alde batzen garenean, geldiezinak gara”, esan du Kataluniako Parlamentuko presidente Roger Torrentek. Demokrazia eta Bizikidetza plataformak errepresioaren aurkako fronte bat osatu du, eta igande honetako manifestazioan Espainiako Gobernuari eskatu dio Kataluniako gaiaren trataera judiziala eteteko eta horren ordez elkarrizketarako hautua egiteko.

Kataluniako politikariei ere etxeko lanak jarri dizkie Demokrazia eta Bizikidetza plataformak, galdegin baitiete 155. artikulua erauziko duen Gobernu eraginkor bat osatzea behingoz.

Auziperatze gehiago

Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak astelehen honetan jakinarazi die Josep Lluís Trapero Mossoen buruari, bere intendente Teresa Laplanari, Mossoen zuzendari ohi Pere Solerri eta barne idazkari ohi César Puigi guztiei irailaren 20 eta 21eko eta U-1eko gertaerengatik egotzitako sedizio delituak prozesatuko dituela. Auziperatzeen berri jasota, Mossoen buruek alde egin dute Auzitegi Nazionaletik.

Kanal honetan artxibatua: Katalunia independentziarantz

Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
Generalitateko kontselaritza bat okupatu dute CDRek Kataluniako Gobernuak U1eko erreferendumean onartutakoa bete dezan

Espainiako Estatuaren aginduak ez betetzeko eta errepublika aldarrikatzeko eskatu diote Generalitateari.


Udaletxeko leihotik 'estelada' ez kentzeagatik, sei hilabetez ezgaitu dute Bergako alkatea

Alkateak epaiketa politikoa dela salatu du, estelada jartzea Bergako udalbatzak hartutako erabakia izan zelako.


Olivier Peter
"Delitu politikoa jende zintzoaren delitua da"

Genevan (Suitzan) erbesteratuta dagoen CUP-Crida Constituenteko diputatu ohi Anna Gabriel Sabatéren abokatua da Olivier Peter (Zurich, 1986). Giza eskubideetan, nazioarteko zuzenbide penalean eta estradizioetan aditua da. Legelari suitzar gazteari eskatu dio aholkua militante antikapitalistak. Peterri ez zaizkio elkarrizketak gustatzen, baina La Directarekin hitz egiteko prest agertu da. Bi hedabideon arteko harremana medio, ARGIAn elkarrizketa euskaraz eskaini nahi diegu irakurle... [+]


2018-06-17 | Saioa Baleztena
Beta Forn. Bidegabekeria erraietan
"Geroz eta gauza larriagoak gertatu behar dira jendea kalera ateratzeko"

Pasa den azaroaren 2an Estremerako espetxean giltzapetu zuten Joaquim Forn Kataluniako diputatuaren alabarik gazteena da Beta Forn (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1998). Erizaindegi ikasketen bigarren ikasturtea amaitu berri duenean, Kataluniako ordezkari independentistek bizi duten errepresioaren kontrako borrokan murgilduta dago.


2018-06-08 | David Bou
Ispilu alderantzikatua

La Directa-ko David Bou kazetariak gogora ekarri ditu duela zenbait urte kataluniarrak Euskal Herrira etortzen zirenean izaten zituzten sentsazioak. Alderantzizko egoera bizi dugu orain?


2018-05-30 | ARGIA
Atzerriko kazetariak, adi honi: Espainiari buruz ondo hitz egiteagatik dirua eman nahi dizue Moncloak

Espainiako Atzerri Ministerioak Vianako Jauregia Kazetaritza Saria sortu du, Espainiako Estatuari buruzko irudi positiboa ematen duten atzerriko kazetarientzat. Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren kontra erabilitako bortizkeriak nazioarteko medioetan asko kaltetu zuen Rajoyren exekutiboaren irudia eta horri aurre egiteko mugimendua dirudi.


2018-05-24 | ARGIA
Gutxienez 25 atxilotu Katalunian, diru publikoaren ustezko malbertsazioagatik

Gutxienez 25 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Katalunian, 2012 eta 2015 artean kooperaziorako ziren europar dirulaguntzak ustez desbideratzeagatik.


2018-05-22
Alemaniak berriro ezetz erantzun dio Puigdemont matxinadagatik epaitzeko eskariari

Schleswig-Holsteingo epaileek berriro erantzun diote ezezkoarekin Carles Puigdemont Kataluniako lehendakaria matxinadagatik prozesatzeko estraditatzekotan Espainiak egindako bigarren eskariari. Asteartean ezagutarazi duen erabakian, auzitegiak eutsi egin dio joan den apirilean hartutako erabakiari; geroztik maiatzean fiskaltza alemanak bigarrenez egina zuen eskari bera, Espainiatik fiskalek presioa egin eta Llarena epaileak argudio berriak bidali ostean.


Espainiako Gobernuak ez du ordezkaritzarik bidaliko Quim Torraren kargu-hartze ekitaldira

Espainiako Gobernua ez da joango Quim Torra Kataluniako presidente egingo duten ekitaldira, argudiatuz Kataluniako Gobernutik “gobernu ordezkaritza baten maila inposatu”  nahi dietela eta “Generalitateak antolatutako ekitaldiak instituzioaren duintasuna degradatzen duela”.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude