Errenteria zazpi hizkuntz komunitateren topagune izango da lau egunez

  • Musika, artea eta hizkuntza ardatz izango dira Donostia 2016k antolatutako Tosta jaialdiaren azken txanpan.


2016ko irailaren 23an - 09:48
Besteak beste, Chet Nuneta musika taldea izango da jaialdian. Argazkia: abp.bzh.

Irailaren 22tik 25era izango da jaialdia eta Tosta egitasmoak apiriletik egin duen bidaiaren helmuga izango da Errenteria. Lau eguneko egitaraua prestatu dute eta garrantzi berezia izango dute musikak, arte-lanek eta hizkuntza gutxiagotuek.

Euskal Herria, Gales, Kornualles, Eskozia, Irlanda, Frisia eta Galizia hizkuntz komunitateak dira gonbidatuak. Hizkuntza bakoitzeko ordezkariek osatutako musika taldeak, Tosta Bandak, kontzertua eskainiko du. Tosta Bandaz gain, zazpi hizkuntza komunitate horietako musika taldeak igoko dira oholtza gainera.

Jaialdiak irauten duen lau egunetan Tosta egitasmoan parte hartu duten sortzaileek haien arte-lanak erakutsiko dituzte.

Irailaren 23an, zazpi hizkuntza komunitateetako ordezkariak mahai-inguruan bilduko dira eta haien hizkuntza errealitateaz hitz egingo dute.

Donostia 2016k bultzatutako egitasmo honen helburua hizkuntza eta kultura gutxiagotuen inguruan kontzientzia piztea izan da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


"Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala"

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude