Errekaleorren aldeko manifestua sinatu dute 150 pertsona ezagunek

  • Arabako hainbat kirolarik, artistak, unibertsitateko irakaslek eta idazlek Errekaleorri bai manifestua sinatu dute; tartean, Bernardo Atxaga, Blanca Urgell, Ruper Ordorika, Juan Ibarrondo, Karra Elejalde, Manu Garcia, Juanito Oiarzabal eta Toti Martinez de Lezea.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 31n - 11:46
Errekaleorren aldeko atxikimendua eman duten hainbat pertsona ezagun. (Muntaia: Arabako Alea)

Musika, literatura, arte eta unibertsitate esparruko Gasteizko 141 lagun Errekaleorren alde agertu dira, eta proiektuari babesa emateko Errekaleorri bai manifestua sinatu dute. Tartean, Bernardo Atxaga, Blanca Urgell, Oihane Perea, Ruper Ordorika, Juan Ibarrondo, Karra Elejalde, Manu García, Juanito Oiarzabal, Mauro Entrialgo eta Toti Martinez de Lezea aurkitzen dira.

Izen ezagunez beteta dagoen zerrendako sinatzaileak kezkatuta daude, "Urtaranek auzoa lehenbailehen eraisteko asmoa duelako, eta bertan bizi direnei instituzioekin negoziatu nahi ez duten antisistemak direla esan duelako". Gainera, PP udal taldeak "ebazpen antiokupa" bat aurkeztu berri duela gogorarazi dute, sinatu berri duten manifestuan.

"Errekaleorreko bizilagun berriak auzoa biziberritzeaz arduratu dira azken lau urteetan. 2013an, iritsi zirenean, Errekaleorren oraindik geratzen ziren auzotar zaharrekin hitzartu zuten etxeen okupazioa", azaldu dute. Gainera, Errekaleor Bizirikeko lagunek auzoari bizia eman diotela gaineratu dute, eta etxeak konpontzeaz gain, besteak beste, zinema zaharra, gizarte etxea, inprenta, okindegia, eta baratza jarri dute martxan. "Auzotar zaharrekin bazkariak eta bilerak egin dituzte, eta gehienak oso pozik daude beren haurtzaroko auzoa zutik eta bizirik ikusten dutenean, han ez dira bizi, baina Errekaleor maite dute. Guk ere bai". Gainera, auzoa eraistea ez dela errentagarria azaldu dute, "ezta ekologikoa ere".

Azkenik, auzoko bizilagunak hitz egiteko prest daudela defendatu dute. "Segurtasun arazorik balego, behar dena konpontzeko prest ere badaude, eta ez diete instituzioei horretarako sosik eskatzen ere".

Errekaleorri Bai manifestuaren sinatzaileak

Musika: Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Ruper Ordorika, Josu Zabala, Gari, Txerra Bolinaga, Juan-Pirulo-Jimmy-Iñigo-Alfre (S.A. taldea), Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Jon Basaguren, Iosu Izagirre, Los Nitxos, Dr. Sax, Arenna, The Soulbraker Company, Viva Bazooka, Vicepresidentes, Jon Aranburu, Iñaki Urbizu pela, Sumisión City Blues, Piztu Punk, Quemando ruedas, Tutan Come On, Montauk, Ziklone, Motto, Hiena, Tara, Roto, Flesh For Cannibals eta Indarrap.

Bertsolaritza: Oihane Perea, Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Ruben Sanchez.

Literatura: Bernardo Atxaga, Katixa Agirre, Elisa Rueda, Iban Zaldua, Toti Martinez de Lezea, Lourdes Oñederrea, Mikel Ayerbe, Juan Ibarrondo, Manu Lopez, Txema Arinas, Rikardo Arregi, Edu Zelaieta, Patxi Zubizarreta, Xabier Montoia, Gerardo Markuleta, Txabi Arnal, Joxean Sagastizabal, Garazi Arrula, Gaizka Amondarain eta Anna Pinotti.

Zinema, antzerkia eta dantza: Karra Elejalde, Gorka Aginagalde, Marina Suarez, Iñigo Salinero Txaflas, Carmela de Bella, Eloi Beato, Unai Lopez de Armentia, Belén Nevado, Askoa Etxebarrieta la Pulga , Txubio Fernandez de Jauregi, Beñat Fontaneda, Javier Fernandez, Andres Bezares, Itziar Rekalde, Miguel Olmeda, Sara Susaeta, Javier Alkorta Txortas, Miguel Garces eta Izas Urkijo.

Unibertsitatea: Blanca Urgell, Iñaki Martínez de Luna, Cesar Manzanos, Amelia Barquín, Txema Ramirez de la Piscina, Natxo Rodriguez Arkaute, Leire Diaz de Gereñu, Arturo Rodríguez Bornaetxea, Ricardo Gómez, Iñaki Etaio Alonso, Diego Rada Fernandez de Jauregi, Josetxo Aizpurua Etxebarria, Olaia Martinez Gonzalez, Luis Javier Rodriguez Barron, Unai Fernandez de Betoño Sáenz de Lacuesta, Francisco José Perez Elortondo, Felix Olasagasti Arsuaga, Mirari Ayerbe Díaz, Edorta Martinez de Marigorta Izaga, Edorta Santos Vizcaino, Esti Sarrionandia Areitio, Unai Villalba Eguiluz, Fernando Sarrionandia-Ibarra Eguidazu, Arantza Rico Martinez, Dani Zuazagoitia Rey-Baltar, Andere Ormazabal Gaston, Uzuri Albizu Mallea, Irune Corres Medrano, Gustavo Amores Olazagirre, Aritza Saenz del Castillo Velasco, Irantzu Ibañez Lasurtegi, Jose Ramón Mauleon Gómez eta Jone Lazaro Areitio.

Kirola: Manu Garcia, Alberto Zerain, Juanito Oiarzabal, Iker Gereta, Einar Galilea eta Oier Zearra.

Artistak: Veronica Werckmeister, Mauro Entrialgo, Iñaki Larrimbe, Irantzu Lekue, David F. Brandon, Iker Fidalgo Alday, Cristina Arrazola-Oñate Tojal, Rubén Díaz de Corcuera Diaz, Pablo Madariaga, Anuska Arbildi, Ángela Castro, Josune Norabity, Ángel Maria Remirez de Gamuza, Ález F., Pablo A. Lain, Agurtzane Villate, Koldo Mendaza eta Marta Gil.

Bestelakoak: Rosabel Argote, Endika Saez de Adana, Eneko Etxebarrieta, Amparo las Heras, Felix Placer, Iñaki Perez de San Vicente, Jose Mari Salazar, Iñaki Landa eta Jesus Valencia.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Errekaleorrek 10 urte
“Gogoz eta indartsu heldu gara 10. urteurreneko ospakizunera"

2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]


2023-06-01 | Ilargi Manzanares
Oinharri eskolak herri mugimenduentzako formakuntza eskainiko du Errekaleorren, uztailaren 15etik 23ra

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.


2023-02-27 | Hala Bedi
Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek

Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]


Eguneraketa berriak daude