Errekaleorreko 17 emakume auzipetu dituzte, eraso sexistak salatzeagatik

  • Erasoak etengabekoak izan direla salatu dute auzipetutako emakumeek. Elkarretaratzera deitu dute ostiralean, epaitegien parean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 18an - 13:10

Orain dela sei hilabete, Errekaleor auzoko emakume batek gizon baten aurkako lehenengo erasoak salatu zituen. Errekaleorren burututako agerraldian argitu dutenez, hasiera batean, feministek auzia sozializatu zuten, Gasteizko, Lautadako eta Mendialdeako eragile feministekin batera. 

Orduan ohartu ziren, Errekaleorrekoa ez zela kasu isolatu bat: beste hiru kasu egon ziren. Ostean, emakume talde bat erasotzailearen etxe parera joan zen, kazerolada bat burutuz, "eraso berriak ekiditeko asmoz". Une horretan, aldiz, gizonak indar polizialak deitu zituen, "berriro ere emakumeak kriminalizatuz".  Amaitzeko, guztia bertan behera geratuko zela zirudienean, hamazazpi emakumeak eta erasotuetako bat judizialki salatu ditu erasotzaileak. Ostiralean deklaratu beharko dute Gasteizko epaitegietan.

"Etengabeko" erasoak

Auzipetutako emakumeek salatu dutenez, nahiz eta erasotzailea auzotik kanporatu, erasoak etengabekoak izan dira. "Erasotzaileak bere horretan jarraitzen du, biktima paperetik diskurtsoa zabaltzen", azaldu dute. Gainera, erasoak modu ezberdinetan eraman ditu honek aurrera: "Sare sozialen eta telefono deien bidezko etengabeko hurbilketak izan dira; irainak, mehatxuak …".

Elkarretaratzea

Uztailaren 21ean, ostiralean, elkarretaratzea deitu dute 10:30ean Gasteizko epaitegien parean; Herri mugimenduari kontzentratzioan parte hartzeko deia luzatu diote. Izan ere, argitu dutenez, "ez da kasu isolatu bat, eta erantzun kolektiboaren beharra du eraso honek".

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude