Errekaleor eraisteko txostenik ez dagoela salatu dute

  • Irabazi, Podemos eta EH Bildu udal taldeek agerraldia egin dute gaur, eta Errekaleor auzoaren eraispena justifikatzeko udalaren txostenik ez dagoela salatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 10an - 15:43
Ahal Dugu, EH Bildu eta Irabazik adierazi dute ez dagoela Errekaleor eraisteko arrazoirik. (Arg.: Arabako Alea).

Hori dela eta, Udal Gobernuak auzoa botatzeko eman dituen arrazoiak "politikoak" direla uste dute hiru oposizioko alderdiek. Errekaleor auzoaren inguruko txostenak aztertu eta gero, bertako etxebizitzetako arazoak Adurtza, Ariznabarra, Abetxuko edo Alde Zaharrekoek dituzten berdinak direla ondorioztatu dute hiru alderdiek. "Garai zehatz batean egin ziren etxebizitzak dira, eta ez dute betetzen egungo arautegia. Eraikinetan hobekuntzak egin behar badira, ez da eraikinetan arazoak daudelako", zehaztu du Irabaziko zinegotzi Oscar Fernandezek. 

"Aluminosirik ez"

Gainera, Urtaranek aipatzen zuen aluminosiaren arrastorik ez dagoela gaineratu du EH Bilduko bozeramaile Miren Larrionek: "Aluminosiaz hitz egin du Urtaranek, baina ez dago horren arrastorik. Karga-hormak aipatu dira patologikoa izango balitz bezala, eraikitzeko modu bat denean; kontu elektrikoa ere konpondu daiteke...".

Hala, auzoa eraisteko arrazoi teknikorik ez dagoela gaineratu du Podemoseko Juan Cerezuelak: "Orduan arrazoiak politikoak edo espekulatzaileak dira" eta bere ustez, auziaren atzean "negozioa egiteko asmoak" daude. 

Horren aurrean, txosten berria egiteko eta elkarrizketa eta akordioak bideratzeko eskatu diote udal gobernuari.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Errekaleorrek 10 urte
“Gogoz eta indartsu heldu gara 10. urteurreneko ospakizunera"

2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]


2023-06-01 | Ilargi Manzanares
Oinharri eskolak herri mugimenduentzako formakuntza eskainiko du Errekaleorren, uztailaren 15etik 23ra

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.


2023-02-27 | Hala Bedi
Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek

Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]


Eguneraketa berriak daude