Errekaleorren aldeko manifestazio jendetsua Gasteizen eta elkarretaratzeak Donostian eta Iruñean

  • Auzoa husteko arriskuan dagoela azaldu dute bizilagunek. Ostegun goizean tentsio une handiak izan dira, polizia lurrean eserita mozketa eragotzi nahi izan dutenen kontra hasi denean. ARGIAk jarraipena egin du.

ARGIA @argia
2017ko maiatzaren 18a
Gakoak
Gasteizko manifestazioa (Arg.: Hala Bedi)
Errekaleorren aldeko manifestazio jendetsua Gasteizen eta elkarretaratzeak Donostian eta Iruñean

Gasteizen milaka pertsona abiatu dira Andra Mari Zuriaren plazatik hiriko kaleetara. Iruñean Nabarreria plazan egin dute elkarretaratzea eta Donostian Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan.

Gasteiz (Hala Bedi):

Iruñea (Ahotsa.info):

Donostia (@probatxoa):

 

Errekaleorreko gertaerak salatzeko mobilizazio deialdiak

Arratsaldean eta iluntze partean mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan, Errekaleorren argindarra mozteko Ertzaintzaren operazioa salatu eta auzokideekin elkartasunez. Hauek dira deialdietako batzuk:

Gasteizen, Andra Mari zuriaren plazatik abiatuta manifestazioa egingo dute arratsaldeko 19:00etan

Iruñean, Nabarreria plazan bilkura du Iruñerriko Herri Mugimenduak 20:30etan.

Donostian, Eusko Jaurlaritzaren Andia kaleko egoitza parean elkarreteratuko dira 20:00etan.

Hiru atxilotuetatik bi aske daude jadanik

Hala Bedik bere Twitter kontutik zabaldu duenez, goizean Errekaleor auzoan Ertzaintzak atxilotu dituen hiru lagunetik bi aske leudeke.

Errekaleor: zer dakigu oraingoz?

Goizeko 10:00etan Errekaleor Bizirik-ek eta Hala Bedi irratiak abisua jo dute Ertzaintza Errekaleor auzora bidean zela argindarra mozteko asmoz. Ertzaintzak Eusko Jaurlaritzako Industria sailaren agindua betetzen ari zela esan du Garak. Dispositibo oso handia erabili dute horretarako, furgoneta eta agente ugarirekin.

Bertako auzokide ugari eta beste tokietatik joandako hainbat lagun argindarraren-koadroaren inguruan bildu dira operazioari aurre egiteko eta harresi bat osatu dute.

Goizean tentsio momentuak bizi izan dira ertzainen eta auzotarren artean, hainbat lagun arrastaka eraman dituzte harresitik eta inguruan zeuden lagunen kontra ere oldartu da polizia.

Kazetariek oztopoak izan dituzte euren lana egiteko. Topatu.eus-eko kide bat identifikatu eta kanporatu egin dute gertaerak izaten ari ziren tokitik. Garako Ion Salgado kazetariak ere salatu du ez dietela auzora hurbiltzen utzi Ertzaintzaren furgoneta batek bidea moztuta zuelako. Hala Bediko kazetari bati, berriz, lanerako erabiltzen zuen mugikorra hautsi diote, nahiz eta kazetari-txartela erakutsi duen.

Iberdrolako teknikariak ere iritsi dira argindarra mozteko eta garabi bat eraman dute horretarako. Hainbat lagun argindar-koadroaren inguruan lotu dira hodi baten bidez eta teknikariek ezinezkoa izan dute bertatik ezer egitea. Suhiltzaileek uko egin diote esku-hartzeari, euren esanetan ez delako larrialdi bat, eta ondorioz etxez etxe moztu dituzte kableak.

Goizean zehar bi atxilotu baieztatu ahal izan dituzte tokian bertan zeuden iturriek. EiTBk informatu duenez, hirugarren atxilotu bat ere legoke eta beste bi laguni diligentziak irekiko dizkio Ertzaintzak. Horrez gain hainbat lagun identifikatu dituzte.

Arratsaldeko 15:30ak aldera Iberdrolako teknikariek etxe guztietako argindarra moztu dute eta Ertzaintza joan egin da auzotik.

Errekaleor Bizirik-eko kideek manifestazioa deitu dute gertatutako salatzeko, arratsaldeko 19:00etan Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta. Iruñean ere bilkura egingo dute Nabarreria plazan Errekaleorren bizi den jendearekiko elkartasunez.

Manifestazioa deitu dute 19:00etan Gasteizen

Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik manifestazioa egingo dute gaur, 19:00etatik aurrera, goizeko gertakariak salatzeko.

 

Elkartasun mezuak eragile ugariren aldetik

Andaluziako SAT sindikatuak mezu hau bidali du Twitter bidez, Errekaleorri babesa adieraziz:

Arabako Kaleratzeak Stop-ek ere elkartasuna adierazi die eta elektrizitate-enpresen tarifa garestiak salatu ditu:

Madrilgo La Ingobernable zentro sozial autogestionatuak espekulazioaren kontrako mezua zabaldu du Errekaleorrekin elkartasuna adierazteko.

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladek ere animoak eman dizkiete Errekaleorreko auzotarrei. Legazpiko Gaztetxearen mezua da hau:

Beste hau berriz, Kanpezutik bidali dute:

Donostiako Txantxarreka gaztetxeak jakinarazi du 16:00etan elkartuko direla.

Eta Gasteizko Askapena talde internazionalistak auzoa defendatzera deitu du:

Beste mugimendu eta eragile asko ere ari dira ostegun goizeko polizia-operazioa salatzen.

Argindarra moztu dute Errekaleorren

Argindarra eten dute Errekaleorren, hiru orduz hori eragozteko erresistentzia baketsua egin ondoren. Errekaleor Bizirik plataformak erresistitzen jarraituko dutela adierazi du.

Hala Bediko kazetari baten telefonoa puskatu dute ertzainek

Hala Bedi irratiko kazetari baten telefonoa puskatu du Ertzaintzak, Errekaleor auzoan gertatzen ari zena jarraitzen ari zen bitartean. Kazetari-txartela erakutsi du Hala Bediko kideak, baina ertzainak ez dio bere plaka zenbakia eman irratiaren arabera.

Ondoren berriz joan da agentea kazetariengana eta prentsa txartelak kendu dizkie.

Polizia-hesia hautsi dute herritarrek

Errekaleor Bizirik plataformak jakinarazi duenez, Ertzaintzak osatutako polizia-hesia hautsi dute inguratu diren herritarrek. Auzora gerturatzeko eskatzen ari dira.

 

Kateatutako pertsonak atera ezinda, argindarra etxez etxe moztuko dute

Errekaleor auzora bidali duten dispositiboak ez du lortu argindar koadroaren inguruan kateatu diren pertsonak askatzea, suhiltzaileek uko egin diotelako lan horri. Ondorioz, blokez bloke moztuko dute elektrizitatea, Errekaleor Bizirik plataformak zabaldu duenez.

Errekaleor Trending Topic da Espainiako Estatuan

Gasteizko auzo autogestionatuaren aurkako operazioak mugimendu handia eragin du Twitterren ere. Hainbeste, Espainiako Estatu mailan gai aipatuenetarikoa izatera iritsi dela, jario hori neurtzen duen Trendinaliaren arabera.

 

Zortzi lagun geratzen dira kateatuta

Hala Bedi irratiaren arabera, zortzi lagun geratzen dira kateatuta Errekaleorreko argindar-koadroaren inguruan.

Hedabide beraren arabera, Gasteizko suhiltzaileek esan dute larrialdi egoeran bakarrik parte hartuko dutela. Kanpoan geratu dira.

Une honetan langileak Errekaleor Bizirik plataformak bideo hau zabaldu du, non zenbait langile ikusten diren argindar koadrora iristeko dauzkaten oztopoak kentzen.

EH Bildu, Podemos eta Ezker Anitza operazioaren kontra

Alderdi politikoek ere erreakzionatu dute Errekaleorreko operazioaren aurrean. EH Bilduk honako txioa bidali du:

Gasteizko Podemos-Ahal Duguk onartezintzat jo ditu goizeko gertakariak.

Arabako Ezker Anitzak babesa adierazi die auzotarrei:

Gasteizko EH Bilduk, bestalde, Errekaleorreko operazioa eta EAJ-PP akordioa lotu ditu.

 

Garabi bat eraman dute

Hala Bedi irratiak beheko irudia zabaldu du: garabi bat eraman dute Errekaleor auzora Ertzaintzak babestuta. Auzotarrek Iberdrolako langileei desobeditzeko eskatu dietela jakinarazi du Gasteizko irratiak.

 

Kazetarientzat bidea itxita

Ion Salgado Gara egunkariko kazetariak Twitter bidez salatu duenez, Ertzaintzak Errekaleor auzoa inguratuta dauka eta ez die kazetariei pasatzen uzten.

 

Bigarren atxiloketa baieztatu dute

Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Errekaleor Bizirik plataformak bigarren atxiloketaren berri eman du.

 

Kazetari bat identifikatu eta kanporatu du Ertzaintzak

Hala Bedik informatu duenez, Topatu.eus hedabideko kazetari bat identifikatu eta kanporatu du Ertzaintzak Errekaleorretik. Tentsioak ez du etenik Gasteizko auzo autogestionatuan, goizeko 10ak aldera polizia autonomikoa argindarra mozteko asmoz agertu denetik.

BIDEOA: Sei ertzain auzotar bakarraren kontra

Errekaleorren Twitter kontuak zabaldu duen bideo honetan ikusten da nola darabilten sei ertzainek Errekaleorreko auzotar bat lurrean arrastaka, bultzaka eta tiraka.

Atxilotu bat gutxienez Errekaleorren

Gutxienez pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak Errekaleorren goizeko 10etatik egiten ari den polizia-operazioan.

Aldamio inguruko auzotarrak bortizki kanporatzen ari da Ertzaintza

Errekaleorreko argindar-koadroaren inguruan bildutako auzotarrak kanporatzen ari da Ertzaintza. Lekukoen arabera, bortizkeria erabiltzen ari dira polizia autonomikoko agenteak. Hala Bedi irratiak bideo hau argitaratu du Twitter bidez.

Ertzaintza kargatzen hasi da

Hala Bedi irratiak informatu duenez, Ertzaintza kargatzen hasi da Errekaleor auzoko argindar koadroa babesten ari ziren pertsonen kontra.

 

 

Lurrean eserita dagoen jende-harresiaren inguruan zeuden pertsonak kanporatuak

Ertzaintzak kanporatu egin ditu Errekaleorreko argindar-koadroaren inguruan eserita zeuden pertsonei babesa adieraztera inguratutako pertsonak.

 

BIDEOA: Tentsio uneak Ertzaintzarekin
Argindarraren koadroa eta bizilagunen eserialdia

Hala Bedi irratiak txio honetan esplikatu du egoera: bizilagunak argindarraren koadroa inguratzen ari dira, elektrizitatea kentzea eragozteko.

 

Iberdrolako furgonetak ere iritsi dira

Ertzainen furgoneten atzetik Iberdrolarenak ere iritsi dira Errekaleorrera. Auzotarrek azaldu dutenez, argindarra mozteko asmoa du multinazionalak.

 

Auzoko sarrera moztuta

Hala Bedi irratiak jakitera eman duenez, Ertzaintzaren furgoneta batek auzoko sarrera moztu du. Tentsio uneak izaten ari dira.

Ertzainen dispositibo handia; auzotarrek lurrean eserita egin dute aurre

Errekaleor auzotik iristen ari diren irudiek erakusten dutenez, Ertzaintzak agente ugariko dispositiboa bidali du Errekaleor auzora. Bertan bizi direnek lurrean eserita, auzoaren aldeko oihuekin erantzun dute.

Ertzaintza iritsi da Errekaleorrera

Ertzaintza Errekaleor auzora iritsi da Hala Bedi irratiak jakinarazi duenez.

Auzora hurbiltzeko deia

Ertzaintzak auzoa husteko asmoa edukiz gero, aurre egiteko prest daudela azaldu dute Errekaleorreko kideek Está pasando en Gasteiz webgunearen arabera. Erresistentzia jada martxan dagoela diote auzokideek Twitter bidez.

Polizia autonomikoa ez da oraingoz iritsi.

BIDEOA: Auzotarrak kalera irten dira auzoa defendatzeko

Errekaleor Bizirik! Twitter kontuak bideo hau zabaldu du. Auzotarrak ikusten dira bertan, Ertzaintza iritsi aurretik auzoa defendatzeko kalera irtenda.

Ertzaintza Errekaleorrera bidean

Hala Bedi irratiak informatu duenez, Ertzaintza Gasteizko Errekaleor auzo autogestionatura bidean da. Auzoko bizilagunak kalera irten dira auzoa husteko arriskuaren aurrean.

 

Kanal hauetan artxibatua: Errekaleor  |  Gasteiz

Errekaleor kanaletik interesatuko zaizu...
ZADera autobusa antolatu nahi dute Errekaleorreko lagunek

Poliziaren esku-hartzearen ondoren, Notre-Dame-des-Landes Bretainiako baso okupatuko herritarrei zaintza, babesa eta laguntza eskaini nahi diete Errekaleorreko lagunek. Euskal Herritik bertaratu nahi duenak, aukera du izena emateko: asteburuan egin nahi dute joan-etorria, eta Gasteiz, Donostia eta Baiona izango ditu geltoki autobusak.


2018-04-04 | Arabako Alea
"Faxismoaren gorakada" aztertuko dute Gasteizko Errekaleor auzoan egingo den jardunaldi batean

Ostegunean hasita eta larunbatera bitartean "faxismoaren gorakada" aztertuko dute Errekaleorren, Euskal Herriko Sare Antifaxistak antolatuta.


2018-03-23 | Arabako Alea
Errekaleorreko auzia "elkarrizketarekin" konpontzeko eskatu dute Gasteizko hainbat lagun ezagunek

"Hitza sustatzeko" adierazpena plazaratu dute, besteak beste, Lourdes Oñederrak, Daniel Castillejok eta Javier Armentiak.


2018-03-21 | ARGIA
Errekaleor eta ZADen arteko senidetze asteburua prestatu dute

Apirilaren 20tik 22ra Gasteizko Errekaleor auzoan "bizkitasun asteburua" egingo dute Bretainiako ZADekin.


2018-02-20 | Axier Lopez
Aman Komunak
"Ez gara jabetzen herri mugimenduak Euskal Herrian duen indarraz"

Ibiltzen hasi berria da, baina esperientzia eta bizipen asko biltzen du Aman Komunak sareak, herri mugimenduko hainbat taldek eta kidek osatzen dutelako. Joan-etorriko izaera izan nahi du: bakoitzaren kolektibotik sare orokor bat aberastu, sareak tokian tokiko eguneroko lana bizitu dezan. Sorreratik ari dira parte hartzen Maddi Sarasua Errekaleorren bizi den itsasuarra eta Urruñako Hartzea Lopez.


2018-01-02 | Jon Altza
Iritzia
Horia da gure 'green'

Izan kolore zioen Gora Gasteiz mugimenduak 2015eko apirilean, harik eta ekainean alkate xenofobo arduragabea aldatzea lortu genuen arte. Geroztik, bakoitzak geure kolorea eman diogu hiriari: mugimendu feministak morea eman du (lila argia beharrean, more indartsua eman ere!); hezkuntza-komunitatea gorriak ikusten ari da, haurrei behar bezalako prestakuntza emateko; udal eta foru langileek etorkizun beltza aldarazi nahi dute, murrizketei aurre egiten; Santo Domingo kaleko biztanleek kristoren... [+]


2017-10-08 | Mikel Buruaga
Zer gertatzen ari da Gasteizen?

Gasteizko okupazio mugimendua pil-pilean dago: Gaztetxea, Errekaleor Bizirik, Arkillos 10, SUmendi gazte espazioa, Gazte Emantzipazio Sareak (GES) berreskuratutako Ensanche 21en etxebizitza hutsak... Protagonisten hitzak bildu ditugu mahaiaren inguruan. Arrazoi ezberdinak direla-eta, mintzakideek nahiago izan dute izen pertsonala gorde eta bakoitzaren proiektuetako kide gisa hitz egitea.


2017-10-08 | Beñat Garaio
Errekaleor
Euskararen arnasgunea itoko du Gasteizko Udalak auzoa eraisten badu

Errekaleor Auzo Askearen laugarren urteurrena betetzera doanean, Gasteizko udal-gobernuak auzoa eraisteko prozedura azkartu du berriki, aste gutxiren buruan gazte batzuek sortu zuten bizitzeko espazio alternatiboa desagerrarazteko asmoz. Gauza asko gertatzen ari da Arabako inguru horretan, eta horietako bat euskararentzat sortu den arnasgunea da. Hori ere galduko litzateke asmo ezkutuekin abiatutako eraiste-agindua gauzatzen bada.


2017-10-04 | Mikel Buruaga
Green Capitaletik, Squat Hiriburura
Zer gertatzen ari da Gasteizen?

Gasteizko okupazio mugimendua pil-pilean dago: Gaztetxea, Errekaleor Bizirik, Arkillos 10, SUmendi gazte espazioa, Gazte Emantzipazio Sareak (GES) berreskuratutako Ensanche 21en etxebizitza hutsak... Protagonisten hitzak bildu ditugu mahaiaren inguruan. Arrazoi ezberdinak direla-eta, mintzakideek nahiago izan dute izen pertsonala gorde eta bakoitzaren proiektuetako kide gisa hitz egitea.


2017-10-03 | Hala Bedi
Coopfunding kanpainan jasotako elkartasuna eskertuko dute Errekaleorren, egitarau oparo batekin

Coopfundingean lortutako 100.000 euroak eskertuko dituzte urrian Gasteizko auzo askean. Ekarpen ekonomikoa egin zutenei ez ezik, herritar guztiei eman nahi dizkiete eskerrak. Tailerretan edo ekintza ezberdinetan izena emateko konfirmazioa eskatu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude