Errekalden gertatutako eraso matxista salatuko dute gaur

  • Joan den astean Errekalden izandako "eraso matxista" errefusatzeko deia egin diete gaur arratsaldean bizilagunei auzoko elkarteek. Asteburuan, Ertzaintzako agenteek bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, genero-indarkeriaren delitu bana leporatuta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 14an - 11:52
Joan den martxoan Errekalden burututako elkarretaratzea (Argazkia: Ecuador Etxea)

Erantzunik gabe ez uzteko eraso bat bera ere, Zutitzen Errekaldeko Nesken Elkarteak eta Errekalde Berriz Auzo Elkarteak astelehen honetan, hilak 14, joan den astean auzoan gertatutako "azken eraso matxista salatzeko" elkarretaratzea deitu dute, 20:00etan Errekaldeko plazan.

Bi gizonezko atxilotu dituzte genero-indarkeriagatik

Genero-indarkeriaren lehenengo kasua joan den larunbatean goizeko seiak aldera gertatu zen, Otxarkoaga auzoko etxebizitza batean. Ordu horretan Ertzaintzak abisua jaso zuen emakume batek, honen lagun batek eta alaba adingabeak etxeko komunean sartu behar izan zutela esanez, bikotekide ohiarekin eztabaida bat izan ondoren labana batekin mehatxatu zituela eta.

Bigarren gizonezkoa igande goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera atxilotu dute Bizkaiko hiriburuko Hurtado de Amezaga kalean. Jakin ahal izan denez, erasoa ostalaritza-establezimendu baten kanpoko aldean gertatu da, emakumeak bikotekide ohiarekin topo egin duenean.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia hainbat orduz lonja batean giltzaperatuta izan ostean

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak, urruntzeko agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko.


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte bikotekideei eraso egiteagatik

Astelehen goizaldean bikotekideari izterrean labankada bat emateagatik, hilketa saiakera leporatu diote 31 urteko gizon bati. Beste gizon bat ere atxilotu dute igande goizaldean.


Asun Casasola, ez zaude bakarrik

Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzea helmuga duen Asun Casasola Ipuin Lehiaketak sariak banatu ditu. “Plaza bat zure izenean” aurtengo gaia oinarri hartuta, memoria ariketa egin dute sarituek, gizonek hildako emakumeak, historia egin dutenak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude