argia.eus
INPRIMATU
Erreka Marik 30 urte bete ditu

2008ko otsailaren 12a

Txotxongillo Taldeko Enkarni Genua eta Manolo Gomezek duela 30 urte Euskal Herriko lami ezagunena sortu zuten: Erreka Mari. Gaur beteko ditu 30 urte txotxongilo ezagunak, 1978ko otsailaren 12an agertu baitzen lehenengo aldiz Erreka Mari taula gainean. Garai hartan Gipuzkoako hainbat erreka egoera eskasean zeudela ikusita, lamiaren irudia sortu zuten ura zikintzen zutenak kontzientziako asmoarekin. Hala ere, bikoteak ez zuen espero handik 30 urtera lamiarekin emanaldiak eskaintzen jarraitzea eta urte guzti hauetan 1.500 emanalditik gora eskaintzea. Euskal Herri osoan barrena ibili dira panpin urdinarekin ikuskizunak eskaintzen eta arrakasta izugarria izan dute. Bestalde, Espainia, Kuba, Mexiko, Ekuador eta Miamin ere emanaldi ugari eskaini dituzte. Asteburuan, Erreka Mariren urtebetzea ospatzeko bi emanaldi berezi emango dituzte, bata Andoainen eta bestea Lasarten.