Erreferendumaren data eta galdera "datozen egunetan" zehaztuko duela jakinarazi du Kataluniako Gobernuak

  • Independentziaren erreferenduma Espainiako Estatuarekiko akordiorik gabe egitea erabaki zutenetik, lehenengo bilera egin dute Kataluniako alderdi soberanistek. Kataluniako Gobernuak jakinarazi du “datozen egunetan” kontsultarako data eta galdera adosten saiatuko dela.


2017ko maiatzaren 30an - 09:58
Kataluniako alderdi soberanistek astelehenean egindako bilera. (Arg.: EFE)

Carles Puigdemont, Oriol Junqueras eta Neus Munte izan dira gobernuaren ordezkariak, eta horiez gain Junts Pel Sí, PDeCAT, ERC, CUP, MES, Democrates eta Podem alderdietako ordezkariak egon dira. Catalunya en Comú-k ez du parte hartu, eztabaida gunea Erreferendumaren Aldeko Itun Nazionala (PNR) izatea nahi duela argudiatuta.

Bileraren helburua alderdien iritziak jasotzea zen, Espainiako Gobernuak erreferendumaren negoziaketetan emandako ezezkoen ondorioz. Balorazio positiboa egin dute parte-hartzaileek, baina erabaki zehatzik hartu ez dutela adierazi dute. Neus Munte Kataluniako Gobernuko bozeramaileak esan du “datozen egunetan” data eta galdera ezartzea “ezinbestekotzat” dutela.

Anna Gabriel CUPeko legebiltzarkideak eskatu du hurrengo bileran “erreferendumaren bermeen eta nazioarteko jarraipenaren gaiak jorratzea”, eta Espainiako Estatuaren “diskurtso errepresiboaz” ohartarazi du.

Saez de Santamaria: “Puigdemontek erreferenduma egin nahi du, herritarrei entzun beharrean”

Espainiako Gobernuko presidenteorde Soraya Saez de Santamariak erreferenduma Kongresuan proposatzera gonbidatu du Puigdemont. Jarraian, “negoziaezina” dela esan du eta kritikatu du Kataluniako presidenteak galdeketa egin nahi izatea, “herritarrei entzun beharrean”. Azkenik, ziurtatu du popularrek Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren babesa dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude