Monarkia erreferendumetik pasa dadin fronte bateratuaren bila ari dira Espainian

  • Espainiako monarkiaren inguruan errreferendum bidez herritarrek erabaki ahal izateko aldarria bolo-bolo dabil, astelehenean Espainiako erregeak abdikatu zuenetik. Galdeketa egitearen eskaera oso zabaldua dago Espainiako Estatuan, baina nola gauzatu dago erabakitzeko.


2014ko ekainaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Datorren larunbata, ekainak 7, Cibelesetik Solera manifestazioa antolatu dute (Argazkia: referendumya.org).

IUk Twitter bidez zenbait alderdiri zabaldu die asteazkenean, esaterako, honako galdera: “Demokrazia garaia delako. Erreferenduma koordinatzeko elkartuko gara bihar?”.

Podemos, Equo, Compromis eta Chunta-ri zuzendutako txioa bazen ere, ICV edo ERC bezalako alderdiei ere egin zaie deia.

Horiez gain, IUk PSOEko gazteei ere mugimenduarekin bat egiteko eskatu die, astelehenean bertan adierazi baitzuten galdeketaren beharra. Eldiario.es-ek Alejandro Sanchez Equo-ko bozeramailearen hitzak jaso ditu: “Erreferenduma defendatzeko fronte komun bat osatu beharra dago”.

Beste bide batzuk proposatzen dituenik ere badago, beti ere galdeketa egitea oinarri hartuta. Marea Democracia mugimenduak, adibidez, deialdi plebiszitario bat antolatzeko eskaera egin du, Espainiako Estatuak ofizialki onartu ala ez.

III. Errepublikaren aldeko mobilizazioak asteburuan

Bitarte horretan, Madrilgo Sol plazako asanblada errepublikarrak monarkiaren kontrako mobilizazioen berri eman du.

Datorren larunbata, ekainak 7, Cibelesetik Sol plazara 19:00etan hasiko den manifestazioan parte hartzeko galdegin du. Horrez gain, ekainaren 11n eta 18an ekintza gehiago antolatuko dituztela azaldu dute, Espainiako Kongresuan Lege Organikoa onartu eta Errege berria koroatuko dutela kontuan hartuta.

Modu batera edo bestera, Espainian Erregearen abdikazioarekin errepublikaren aldeko mugimenduak argitzen hasi dira.

Hego Euskal Herrian ere mugimenduak

Iruñean, Donostian, Bilbon eta Gasteizen larunbaterako errepublikaren aldeko mobilizazioak antolatu ditu Ezker Anitzak.

Espainian "indarrean dagoen 1978ko Konstituzioa dagoeneko ez da tresna erabilgarria eta oinarrizko eskubideak ez ditu bermatzen", adierazi dute komunikatu batean alderdikoek, eta prozesu konstituziogile baten beharra nabarmendu dute.

Horregatik, protesta martxak egingo dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan: Iruñean 18:00etan, Donostian eta Gasteizen 19:00etan, eta 20:00etan Bilbon.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako monarkia ezbaian
Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengo zabalak nahiago du errepublika monarkia baino

Elektomaniak egin du galdeketa. Gipuzkoa da estatu guztian lehenengo postuan geratu dena, Bizkaia bigarrena eta Nafarroa eta Araba, berriz, laugarren eta bosgarren.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Eskandaluak eta balizko maniobrak

Goiko esferetan mugitzen diren gizaseme zoriontsu guztiak antzekoak dira, eta egin behar ez luketen zerbait egiten atzematen dituzten guztiak berriz, bakoitza bere modukoa. Boris Johnson eta Iñaki Urdangarin, BoJo eta Besoluze –horrela deitzen omen dio Juan Karlos... [+]


Eguneraketa berriak daude