Egipto gerrara bezala doa erreferendum konstituzionalera

  • Mohammed Morsiren kontrako estatu kolpearen ondorengo gobernuak konstituzioaren proiektua bozkatzera deitu ditu gaur egiptoarrak. Militarren babesaz heldu ziren agintera uztailean, eta erreferendum honen bidez, ezarritako erregimenaren behin betiko ezarpena dago jokoan.


2014ko urtarrilaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Soldaduak, bozketa gune bat zaintzen.

Erreferendumak parte-hartze zabala izango balu eta baiezkoa nagusituko balitz, uztaileko estatu kolpearen osteko gertaerei zilegitasuna aitortzea litzateke eta Morsiren jarraitzaileen argudio islamistak gutxietsiko lituzke.

Presidente ohiaren alderdiak, Anaia Musulmanek, erreferenduma boikotatzeko deialdia egin dute. Bien bitartean, Morsik hiru epaiketa bereizturi eta horien ondorioz hel litekeen heriotza zigorrari egin beharko die aurre.   

Manifestazioetako deia egingo dutela azaldu dute halaber Anaia Musulmanek eta proiektuak “odolezko konstituzioa” ekarriko duela gaineratu. Gobernuak berriz, erreferenduma oztopatzen saiatzen den ororekin gogor jokatuko duela iragarri du. 

Bezperetan, gerrara doan herrialdearen antza zuen Egiptok, gobernu demokratiko baterako trantsizioa prestatzen ari denarena baino gehiago. Gobernuak eta hedabide militar zaleek nazioaren segurtasuna eta egonkortasuna bermatuko duen giltza dela diote.

Erreferendum hau seigarren bozka izango da 2011n herri altxatuak Hosni Mubarak agintetik kanporatu zuenetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egipto
Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


Esfingea haizeak zizelkatu zuen

New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin  berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.


Sei Egunetako Gerra: ezpata esku batean, gezurra bestean

Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]


Gazan garbiketa etnikoa egiteko plana baztertu behar izan du Bidenek

Joe Bidenen agindupean, AEBetako gobernuak Gazan garbiketa etnikoa gauzatzeko planak egin zituen 2,3 milioi palestinar Egiptora bidaltzen saiatuta. "Biden presidentea beste herrialde batzuekin batera plana lantzen ari da, zibilek Gaza utzi eta Egiptorako muga segurtasunez... [+]


Esklabo, sultan eta gurutzaden garaile

Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.


Eguneraketa berriak daude