argia.eus
INPRIMATU
Erreferendum adostua egiteko akordio politikoa lortu dute Frantziako Gobernuak eta Kaledonia Berriak
  • Edouard Philippe Kaledonia Berriko lehen ministroak jakinarazi du adostasuna lortu dutela Frantziako Gobernuarekin autodeterminazio erreferenduma egiteko.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko azaroaren 03a
Frantziako kolonia izaten jarraitu nahi duen hala ez erabakitzeko erreferenduma izango da (Argazkia: keskiscpass.com)

Le Expresek argitaratu duenez, data zehatza ez dute finkatu baina beranduenez 2018ko azaroan izango da. “Akordio politikoaz gain, konfiantza lortu dugu”, adierazi du lehen ministroak.

Erreferenduma egiteko “zilegitasuna” lortu izana azpimarratu du Twitter bidez Edouard Philippek.