Erreakzioak Otegiren gaitasungabetzearen ondoren

  • Hauteskunde Batzordeak Otegiri irailaren 25eko hauteskundeetan parte hartzea ukatu ondoren alderdi politikoetako ordezkariek euren iritzia eman dute. EAJk eta Ahal Duguk gobernariak herritarrek aukeratu behar dituztela adierazi dute. Kontrara, Alderdi Popularra pozik azaldu da Batzordearen erabakiarekin eta harago doa: Otegiren hautagaitzaren aurkako inpugnazioa aurkeztuko duela azaldu du.


2016ko abuztuaren 25an - 09:55
Otegi artxiboko irudi batean. (Argazkia: Dani Blanco)

Hauteskunde Batzordearen erabakia jakin aurretik Otegik berak EiTBri adierazi zion “ez dugu planteatuko izen alternatiborik, inondik inora ere ez, ez duguna onartuko da Espainiako Estatuak esatea [hautagaiak] zein izan daitezkeen eta zein ez; juridikoki eta legalki egin ahalko du, baina uste dugu politikoki koherentea dena nire figura kandidatura horretan mantentzea dela”. EH Bilduko abokatuek helegitea jarri dute jada Batzordearen erabakiaren aurka.

Iñigo Urkullu EAEko lehendakari eta EAJko hautagaiak azpimarratu du “ezker abertzaleak bere aukera izan du hautagaia aukeratzeko, eta Otegiren kasuan helegitea aurkezteko” eta orain “epaitegietako bidea” jorratu behar dela adierazi du.

Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentearen esanetan “euskal herritarrek erabaki behar dute Otegi Eusko Legebiltzarrean egon behar den ala ez”. EAJk “Bateragune auziko kondenak kritikatu” zituela erantsi du, “eta alderdi guztiak, baita Otegi ere, askatasunez eta aukera-berdintasunez aurkeztu ahal izatearen alde egiten dugu”.

PSE-EEk adierazi du “Hauteskunde Batzordeak esandakoa errespetatzen” duela eta Twitter bidez zabaldutako mezu batean azaldu dute “ez dugu onartuko [hauteskunde] kanpaina Otegiren ingurukoa izatea, edota Espainiarekiko borroka ala kontsultaren ingurukoa”.

Alfonso Alonso irailaren 25eko hauteskundeetarako PPko hautagaiaren iritziz “[Otegi ezin da hautagai izan] hori galarazten duen sententzia bat dagoelako, Zuzenbideak galarazten duelako, eta etikak hori esaten duelako”. Hauteskunde Batzordeak harturiko erabakiarekin ados agertu arren Otegiren hautagaitzaren aurkako inpugnazioa aurkeztuko duela adierazi du Alderdi Popularrak.

Nagua Alba Ahal Duguren EAEko idazkari nagusiak eta Pili Zabala koalizioko lehendakarigaiak bat egin dute eta euren aburuz Batzordeak ez du asmatu Otegiren inguruko auzian: “Giza eskubideekin konpromisoa duen euskal gizarte heldu batek ez du salbuespen legediaren tutelarik behar”, adierazi dute.

Babesa sare sozialetan

Beste hainbat alderdik euren babesa azaldu diote Otegiri sare sozialen bidez, BNG Galiziako Bloke Nazionalistak, Kataluniako CUPek eta Unidos Podemoseko Pablo Iglesias eta Alberto Garzonek, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Aste politikoaren kronika
Orokorkerien Euskadi

Hilabete baino gutxiago falta da hauteskundeetarako eta bi aste baino ez kanpaina ofizialki abiatzeko. Lehen bi kolpe kanonikoak eman dituzte dagoeneko. Bata administrazioak, egin baitute zozketa, hauteslekuetan eguna botako duten herritarrena; eta alderdi politikoek bestea, 48... [+]


2024-03-24 | Anuntxi Arana
Barbie hauteskundeetan

Arropa bera luzaz eramatea ez da ongi ikusia, eskasa-edo dateke. Behin, lagun irakasle bati lizeoan ohartarazi zioten bazela ordua jaka berria eros zezan. Aspaldiko joera hori indartuz joan da. Telebistako esatari eta berriemaileek jantzi desberdinak luzitzen dituzte egunero... [+]


Aste politikoaren kronika
Bejondeiela

Pandemia aurretik mugarria ezarri zuena, geurean, Berri Txarrak izan zen; azken kontzerturako sarrerak mila hilabete lehenago ipinita, F5 tekla guztiak izorratu eta webgunea kolapsatu zituena. Pandemia aroan, gero, ugaldu zen txartelak online hartzeko moda, eta ordu luzez ilara... [+]


Aste politikoaren kronika
Infiltratua

Zikindu da aurre-kanpaina. Ertzaintzaren jardun polemikoak hartu du fokua eta, pasa den asteko kronikan iradoki moduan, herritarren eguneroko beste hainbat arazo, norbanakoaren poltsikoari edota osasunari zuzenki loturikoak, alboratu dira beste behin ere. Egia esan, ez da... [+]


Eguneraketa berriak daude