Errazkin eta Intxaurrandietaren aurkako epaiketaren aurrean antolatzen hasi da Azpeitiko Elkar-ekin

  • 2013 urtean erraustegiaren proiektua geldiarazi izanagatik, apirilaren 12an epaituko dituzte Madrilen Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta, egungo Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Kontsorzioak jarritako salaketa judizialaren ondorioz.


2018ko martxoaren 01an - 17:14

Besteak beste, erraustegia egiteko kontratuak eten izanak sorturiko kalte-ordainen arduradun egin eta bizitza osorako ekonomikoki ito nahi dituzte, 40 milioi euro baino gehiago ordaintzera behartuz.

Botere ekonomikoari aurre egiteagatik eta zentzuzkoa den hondakin politika bat aurrera eramateagatik zigortu nahi dituzte biak ala biak.

Horregatik, gure herrikideari elkartasuna erakusteko eta epaiketa guzti honen atzean dagoena salatzeko herrian zerbait egitea beharrezkoa ikusi dugu Elkar-ekin taldean.

Gaian interesa duten Azpeitiko talde eta norbanako guztiak gonbidatu nahi ditugu datorren martxoaren 7an, asteazkenez, 19:00etan Sindikatu Zaharrean egingo dugun bilkuran parte hartzera. Egoera honen aurrean zer egin dezakegun aztertuko dugu denon artean.

 

Informazio hau Elkar-ekinek argitaratu du Uztarrian eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude