Erraustegiko goi-tentsioko lineari baimena eman dio Lasarte-Oriako Udalak

  • Aire Garbiak aurkeztutako 300 sinadura baino gehiagori jaramonik egin gabe, Lasarte-Oriako Udalak Erraustegiko goi-tentsioko lineari baimena eman dio.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 01an - 09:56
Aire Garbiaren agerraldia maiatzaren 3an.

Maiatzaren 16ean Alkateak sinatutako Dekretu baten bidez 132 kV goi-tentsioko obra lizentzia ematen zaio GHK-ri, Aire Garbia ekimenak jakitera eman duenez. Era honetara, ekimenak bildutako 300 herritarren eskaerari muzin egin die.

"Gure kezkak bete egin dira. Espero moduan, malgua izan da Lasarte-Oriako Udala. Aire Garbian ziur gaude askoz zorrotzago joka zezakeela Udalak lasarteoriatarron osasun, ekonomia eta ingurumenaren defentsan. Baina ez du egin. Ezin diogu Alkateari sinetsi esaten duenean lasarteoriatar gehiengoaren nahia defendatuko duela, nahiz eta bera ados ez egon. Lasarteoriatar gehienok ez dugu Erraustegia nahi. Ederki daki hori Alkate jaunak eta, nahi izanez gero, askoz zorrotzago izan zitekeen gure ume, heldu eta adinekoen osasunaren defentsan. Lasarte-Oriako lur, landaredi eta faunaren errespetoan eta defentsan," adierazi du elkarteak.

Erraustegiak lasarteoriatarron osasunean izango duen eragin guztiz kaltegarriaz kezkatuta eta goi-tentsioko linearen trazadurak udalerriko lurretan eragingo duen ingurumeneko triskantzaren jakitun, maiatzaren 3an agerraldi baten bitartez, Aire Garbiak GHK-k eskatutako obra lizentzia ez emateko eskaera luzatu zion Lasarte-Oriako Udalari. Honez gain, sinadura bilketa bat egin zuen. "Oso kanpaina xumea eginda, herriko hainbat talde politiko eta eragileen babesaz gain, 300 herritar baino gehiagoren sinadurak bildu dira. Pozik gaude".

Albiste hau Txintxarrik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude