argia.eus
INPRIMATU
Erraustegiko goi-tentsioko linearen aurkako mendi martxa egingo dute larunbatean
  • Erraustegirako esklusiboki eraiki nahi duen goi-tentsioko linearen proiektua bertan behera gera dadin mendi martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Urtarrilaren 27an izango da, larunbata, eta Urnietatik Lasarte-Oriara izango da ibilaldia.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko urtarrilaren 26a

Ibilaldia goizeko 11:30ean hasiko da,Urnietako Azkorte ermitan. Lehenik eta behin, proiektuari buruzko informazioa emango dute eta hortik Lasarte-Oriarantz abiatuko dira. Eguerdi aldera Okendo plazan egingo dute azken ekitaldia.

Azken egunetan Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak goi-tentsioko lineari buruzko informazioa zabaldu dute Twitter bidez.