Erraustegiarentzako goi-tentsioko linearen aurkako sinadura-bilketa abiatu du Aire Garbiak

  • Zubietako erraustegia sare orokorrera lotzeko goi-tentsioko linearen aurkako agerraldia egin dute asteazken arratsalde honetan Lasarte-Orian, bertako Aire Garbia herri plataformak deituta. Eskaera bikoitza egin diote udalari. “Udalaren jabetzako lurzoruetan goi-tentsioko linea pasatzeko baimenik ez ematea eta erraustegia sare orokorrarekin lotuko duen 132 kV-ko goi-tentsioko linea egiteko obra lizentzia ez ematea”.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 03an - 09:57

Aire Garbiako kideek berri eman dutenez, iazko abenduaren 17an eskatu zuen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) aipatu linea hau eraitzeko obra lizentzia Lasarteko udaletxean. Eskaeroi babesa emateko sinadurak biltzen ari dira Lasarten, eta ekimen horren testuinguruan egin dute gaur arratsaldeko agerraldia.

Urte luzez kezkatuak agertu dira erraustegiak maila ekonomikoan eta ingurumen mailan izango duen eraginaz, kasu honetan, Hernani eta Azpeitia lotuko dituen goi-tentsioko lineagatik. Linea honek Urnieta, Lasarte eta Donostia aldekoak diren Zubieta inguruko lurrak zeharkatuko ditu, eta Donostialdeko PTP-ak aurreikusitakoa baino eragin handiagoa izango du “Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) aukeratutako trazadoak”, udalerriko lurretan gehiago sartuko baita. “Ondorioz, handiagoak izango dira Lasarte-Oriak pairatuko dituen eragin ekonomiko eta ingurumenezkoak”.

Eragin larria zuhaizti bakarrenetakoan

Eraiki ezina den lur eremutik igaroko da eta 7 dorre altxatu beharko dira, “horietatik, bost babestutako baso-eremuetan daude kokatuta eta beste biak babes bereziko landa-eremuetan”. Lur gainezko trazadoaz gain, airekoan Babes Bereziko landa-eremu baten gainetik pasatzen da hiru aldiz. “Lur-eremu horietako batzuen jabetza, Lasarte-Oriako Udalarena da”. 

Lan hauek egiteko “sarbideak, pistak ireki edo egokitu edota zimenduak jartzeko lanak egin beharko dira”, eta horretarako, “lur mugimenduak, zuhaitz mozketak, landarediak garbitu, lurzorua okupatu eta erabilera aldatu, paisaia aldatu…”. Eta horrek eragin nabarmena izango du ingurunean. “Lurzoru eta zuhaitz landarediaren galerak gertatuko dira, eta baita aldaketak faunan ere. Aurrera begira, inpaktu inportanteena paisaian eta hegazti faunan gertatuko dira”. 

Eta eragin larria baso landaredian, eta Lasartek duen zuhazti bakarrenetakoan. Bost dorre “zuhaitz autoktonoengandik hurbil kokatuko dira, arizti azidofilo-baso mistoaren motakoak (aritzak, haltzak, gaztainondoak, lizarrak, pagoak, hurritzak, elorri zuriak, gorostiak, elorri beltzak…)”. 

(Lasarte-Oriako Aire Garbiaren agiria osorik Eguzkik osorik eskaintzen du hemen)

Albiste hau  Noauak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude