argia.eus
INPRIMATU
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak protesta eraman du PSEren egoitzaren atariraino
  • Donostiako Prim kalean, Bilbo plaza ondoan, PSEk daukan egoitzaren aurrean burutu du protesta Errausketaren Aurkako Mugimenduko ekintzaile talde batek, ostegun iluntzeko 19:00etan, Gipuzkoako agintariek Zubietako errauste planta abian jartzeko asmoa dutela salatzeko.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 24a
Erraustegiaren kea PSEren egoitzaren aurrera eraman nahi izan zuten sinbolikoki.

Berrikitan EAMek berretsia zuen Zubietako azpiegituraren aurkako lanean jarraitzeko erabakia: "Etxean triste eta besoak gurutzatuta nahi gaituzte, baina protesta ekimenek ez dute etenik" esana zuten koordinadorako lau kide epaitu nahi dituztela eta Donostian egindako konzentrazioan.

Atzokoan, osteguna 23, EAMeko ekintzaile talde batek erraustegiaren kontrako salaketa sozialisten egoitzaraino eraman zuen. Gipuzkoako Foru Aldundian nagusi den EAJ-PSE koalizioan Jose Ignacio Asensio Ingurumen sailburua da Zubietako asmoaren arduradun nagusia.

Ekintzaileek, banderola eta oihuez gain, erraustegiaren kutsadura eta hura ezabatu beharra irudikatzen zuen parodia burutu zuten PSEren egoitzaren atarian, Usurbilgo Noaua aldizkariak sare sozialetatik zabaldutako irudiek erakusten duten moduan:

 

 

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren mobilizazioa Donostiako PSEren egoitza atarian. Erraustegiari intsumisioa eta PSOEk klima aldatzen du, plazaratzen aritu berri9 diren aldarrien artean.

Posted by Noaua Aldizkaria on Thursday, January 23, 2020

 

 

#Zubieta ko erraustegiaren kontrako elkarretaratzea Donostiako PSEren egoitza atarian. Errausketa, klima aldaketan sakontzea dela gogorarazten. @ErrausAurkMugi

Posted by Noaua Aldizkaria on Thursday, January 23, 2020

 

Errausketaren Aurkako Mugimenduak honako mezuak zabaldu dizkie bai erraustegiaren arduradunak diren agintariei eta bai Donostiako herritarrei: "Atzo PSEko kideei beren Donostiako egoitzara eraman genien Zubieta inguruan sortzen ari diren kea. Mezua beraiei: Ez dugu sekula onartuko erraustegia eta mobilizatzen jarraituko dugu. Herritarroi mezua: Donostia da pertsonako birziklatze datu txarrenak dituen Gipuzkoako udala. Munstroari jaten kendu behar diogu. Badugu lana eta Mugimendua proposamen bat lantzen ari da norabide honetan".