Erraustegiaren aurkako elkarretaratze ikusgarria Lasarte-Orian

  • Lasarte-Oriako Aire Garbia herri plataformak deituta, kontzentrazio ikusgarria egin dute larunbat eguerdian (19), Okendo plazan. " Baietz erraustegia gelditu!" elkarretaratzean eta herritar ugari bildu dira. Maindire zuriak eskuan, adarraren soinua entzun eta lurrean etzan dira bertaratutakoak. Erraustegiak herritarren osasunean eragin ditzakeen kalteak azaleratu asmoz, ospitaleetako maindire zuriak irudikatu nahi izan dituzte horrela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 21an - 10:42
" Baietz erraustegia gelditu!" elkarretaratze ikusgarria Lasarte-Orian. (Argazkia: Txintxarri)

Azaroak 26rako GuraSOSek Donostian egingo duen manifestaziora joateko deia luzatu eta Zubietan eraiki nahi duten erraustegiari ezetz esateko asmoz, Baietz erraustegia gelditu! elkarretaratze ikusgarria egin da gaur eguerdian, herriko Okendo plazan. Lasarte-Oriako Aire Garbia herri plataformak antolatu du elkarretaratzea eta herritar ugari bildu dira bertan. Adarraren soinuak jarri ditu martxan plazan bildutakoak. Maindire zuriak eskuan, adarraren soinua entzun eta lurrean etzan dira bertaratutakoak. Erraustegiak herritarren osasunean eragin ditzakeen kalteak azaleratu asmoz, ospitaleetako maindire zuriak irudikatu nahi izan dituzte horrela. Etzanda ziren bitartean, heriotza ibili da jendartea mehatxatzen. Ikusgarria izan da.

Idatzi bat irakurri ostean, kontzentrazioaren amaieran, datorren larunbateko hitzordua izan dute gogoan; GuraSOSek antolatutako manifestaziora joateko gonbita egin du Aire Garbiak herri plataformak.

Albiste hau Txintxarrik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketarik ez
2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-04-27 | Usurbilgo Noaua
"Erraustegiaren errealitate kutsatzailea" agerian uzteko martxa larunbatean

Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Zubietako erraustegiaren inguruetako kutsaduraren orain arteko datuak aurkeztuko dituzte Hernanin

Azaroaren 19an goizerako hitzaldi berezia antolatu du Hernanin Zero Zabor elkarteak: Holandako ToxicoWatch fundazioak Zubietako erraustegiaren kutsaduraz 2021ean bildutako laginekin egin duen txostena oinarri hartuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bi kidek datuak eta... [+]


2021-12-21 | ARGIA
Errausketaren aurkako mozioa aurkeztu dute Bergarako Udalean eta elkarretaratzea egin dute

Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


Eguneraketa berriak daude