argia.eus
INPRIMATU
Errauskailuaren baimenak kalkulu tekniko okerren gainean emanik?
  • Zubietako Herri Batzarraren eta herritar talde baten ordezkaria den Maribi Joaristi abokatuak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko teknikari batek aitortu die Zubietako errauste plantari ingurumen baimen bateratua ematerakoan bazekitela kalkuluak oker eginda zeudela.

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 07a
Zubietako errauste planta kokatu nahi zuten gunea.

Zubietako Herri Batzarrak, herritar talde batek eta Usurbilgo Udalak jarrita daukate helegitea ingurumen baimen bateratuari. Abokatuaren esanetan, teknikariak onartu du baimena eman zutela, nahiz eta jakin oker kalkulatuta zegoela Zubietako plantak zenbat energia sortzeko gaitasuna izango lukeen.