Zubietako Herri Batzarraren eta herritar talde baten ordezkaria den Maribi Joaristi abokatuak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko teknikari batek aitortu die Zubietako errauste plantari ingurumen baimen bateratua ematerakoan bazekitela kalkuluak oker eginda zeudela.
Zubietako Herri Batzarrak, herritar talde batek eta Usurbilgo Udalak jarrita daukate helegitea ingurumen baimen bateratuari. Abokatuaren esanetan, teknikariak onartu du baimena eman zutela, nahiz eta jakin oker kalkulatuta zegoela Zubietako plantak zenbat energia sortzeko gaitasuna izango lukeen.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]
Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.
Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.