Eroskiren ekarpenen jabeek salaketa kolektibo gehiago jarri ditzakete

  • Adicae Banku, Kutxa eta Aseguruen Erabiltzaileen Elkarteak bilkura jendetsua egin zuen atzo Bilbon. Deiaren esanetan beste ehun lagun prest daude salaketa kolektiboaren bideari ekiteko. Eroskiren ekarpenen auzian epaileak BBVA zigortu du bezeroei dirua itzultzera.


2014ko urtarrilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

40.000 pertsona inguruk kontratatu zituzten Eroski eta Fagorren finantza produktuak. Ekarpen horien jabeetako batzuk salaketa jarri zuten Adicaeren bidez eta BBVAk dirua itzuli behar diela agindu du Bilboko Merkataritza Auzitegiak. Erabaki horrek bezero gehiago mugiarazi du bide judiziala urratzera. Hala, atzo Bilbon egindako bilkuran, Adicaek azaldu zuen egunotan “telefonoa kolapsatuta” izan duela.

Ekarpenen jabeetako askok epaiaren osteko zalantzak argitzeko jo dute elkartearengana. Hauek dira horietako batzuk:

Interesak. Epaiak Eroski kooperatiba salbuetsi eta BBVA zigortu du bezeroei dirua itzultzera, baina hauek, urteotan jasotako interesak itzuli beharko dizkiote bankuari. Hala, ekarpenen jabe urte gehiagoz izan direnek –2004ko jaulkipenekoak, esaterako– kopuru handiagoa itzuli beharko diote bankuari. Aldiz, Kontsumobidek Eroskirekin eta bankuekin adostutako irtenbideak, zorraren %30 kitatzea lekarkioke bezeroari, baina ez lituzke interesak itzuli behar izango.

Ogasuna. Kobratutako interesengatik PFEZa ordaindu behar izan dute bezeroek. Zergen diru hori berreskuratu ahal izateko Ogasunari aitorpen osagarria aurkeztu beharko diote.

BBVAren helegitea. Honek sortzen du kezka nagusietako bat. BBVAk helegitea jarri eta auzia Espainiako Auzitegi Gorenera bideratuko balitz, hilabeteak eta agian urteak ere igaro daitezke ekarpenen jabeek dirua eskutan izan arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eroski
Asier Guerra Herrero, Cecosako langilea
"Eroskin higadura fisiko handia jasaten dugun langileontzat gutxieneko baldintzak lortu ditugu"

Elorrioko Eroskiren produktu ez-galkorren biltegiko Cecosa azpikontratako langileek oso baldintza kaskarretan dihardute: biltegiaren azken katebegian egiten dute lan zama handiekin, eta Espainiako estatuko hitzarmena aplikatzen zaie. Abenduaren 11tik 16ra grebara jo zuten eta... [+]


Greba hasi dute Eroskiko Elorrioko biltegiko langileek, gehienak migranteak

Abenduaren 11tik 16ra egingo dute greba. ELA sindikatuak adierazi du lan hitzarmenaren “estatalizazioa” dela "lan baldintza latzen" erantzule.


Eroskiren 'ongizatea': Zapaltzailearen zinismoak goia jo zuenekoa

Bozgorailutik ateratzen den ahots goxo batek hartu nau, dendan sartu bezain pronto: “Estres termikoak, larritasunak edo espaziorik ezak kalte egiten diote abeltegietako animalien bizi kalitateari. Eroskin argi dugu animalien ongizatea ez dela hautazko kontu bat. Animalien... [+]


2019-10-03 | ARGIA
Eroskik isuna jaso du, Madrilgo presidente ohiaren lapurretaren bideoagatik

Espainiako Datuen Babeserako Agentziak (AEPD) 150.000 euroko isuna jarri dio Eroski supermerkatu kateari, 2018an publikatu zen bideo batengatik, non Madrilgo presidente ohi Cristina Cifuentes ageri den segurtasun-langile baten alboan, ustez azalerako krema poto batzuk lapurtu... [+]


2018-06-03 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


Eguneraketa berriak daude