Ernai kriminalizatu nahi dutela salatu dute Button eta Solabarriaren epaiketan

  • Madrilen deklaratu dute Ernaiko bozeramaile Mikel Button eta Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoak. Epaitegira sartu aurretik prentsari adierazi diote "inputazioa fartsa" gisa ulertzen dutela, eta Ernai kriminalizatzea dela honen helburua. Beren asmoa epaiketan "fartsa agerian" uztea izan da. Gazte Danbada jaialdian Xabier Lopez Peña presoaren heriotza salatzean "terrorismoa goratzea" egozten diete.

Mikel Button eta Periko Solabarria epaitegian sartu aurretik, Gotzon Elizburuk lagunduta. (Arg: Ernai)

2013ko irailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Button eta Solabarriaz gain, Ernaiko beste bost kide inputatu dituzte kausa berean. Gaurko bi auziperatuak hainbat pertsonak lagunduta joan dira. Horien artean ziren Ernaiko beste kide batzuk, baita Amaiur koalizioko Sabino Cuadra eta Jon Iñarritu ere.

Eloy Velasco epailearen aurrean ziren deklarazioa egitekoak, baina Velasco ez da bertan izan eta idazkariak hartu die adierazpena. Buttonek salatu du ez dietela zilegitasunik ematen eta "Euskal Herria sozialista eta feminista" eraikitzen jarraituko dutela. Euskal Herriaren egoera politikoan aldaketaren alde lanean jarraituko dutela adierazi dute. "Harro gaude egindako apostuaz".

Solabarria, 83 urteko militantea goraipatu dute; "bere espiritu gaztea" eredu dela esan dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude