argia.eus
INPRIMATU
Erlijiosoek ere Munillaren aurka egin dute
  • Gipuzkoako elizbarrutiko elizgizon, jarraitzaile eta erlijioso talde batek jakinarazi du Apezpikutzak zor handiak dituela Jose Ignacio Munillaren gotzainaren gestio okerraren ondorioz.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 13a

“Elizbarrutiarekin batera” elkarteak komunikatu bidez salatu zuen Gipuzkoako Gotzaindegiaren ustezko prekarietatea, eta elkartearen arabera, 990 kristauk, 73 apaizek eta ehunka laikok sinatu dute idatzia. Bertan zehazten zen Munillak milioi bat euro baino gehiagoko zorra eragin duela Gipuzkoako Elizaren kontuetan. Bestalde, erlijiosoek jakinarazi dutenez, Gipuzkoako Gotzaindegiak 700.000 euro galdu zituen 2017an Banco Popularren, eta nola galdu ziren argitzeke dago oraindik. Bestalde, salatu dute Gotzaindegia Donostia erdialdeko eraikin “enblematikoak” saltzen ari dela.

Munillak erantzun egin dio “Elizbarrutiarekin batera”-ri, dirua kudeatzeko orduan bere “profesionaltasuna, prudentzia eta gardentasuna” defendatuz.  Alabaina, elkarteak esan du gotzainak ez duela “ezer argitu”.