Eric Burdonek jasoko du Hondarribia Blues Saria

  • Jimmy Barnatán & The Cocconers kantabriarren kontzertuak emango dio hasiera Hondarribia Blues Jaialdiari. Zortzigarren edizioa da aurtengoa eta igandean amaituko da. Doakoak izango dira bost agertokitan banatuta jaialdiak eskainiko dituen hogei emanaldiak.


2013ko uztailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Eric Burdon abeslari eta sortzaile britaniarra (Argazkia: blueshondarribia.com)

Eric Burdon The Animals talde ezaguneko abeslari ohiak jasoko du Hondarribia Blues Saria. Igandeko kontzertuan, ‘Till Your River Runs Dry disko berria aurkeztuko du Burdonek. Malina Moye, Delta Harp Blast eta Mike Sponza dira Hondarribia blues doinuez estaliko duten beste izen sonatuetariko batzuk.

Berriki European Blues Conference-k (EBC) aditzera eman duenez, Europako blues jaialdien artean, hiru onenetakoa da Hondarribiakoa, Luzernakoarekin (Suitza) eta Notoddengoarekin (Norvegia) batera.

Iaz, guztira 70.000 lagun bildu zituen jaialdiak, eta aurten kopuru hori gainditzea espero dute antolatzaileek.

Osteguna 11

• 20:30. Jimmy Barnatan & The Cocooners

• 21:30. Sugaray Rayford

Ostirala 12

• 20:00. Wax & Boogie

• 21:30. Jimmy Barnatan & The Cocooners

• 22:30. Crossroads. Mike Sponza & The European Blues Convention

• 00:00. Malina Moye

Larunbata 13

• 20:00. Tonky Blues Band

• 20:00. Segarra Inn Blues

• 21:30. The Romanticos

• 22:30. Shemekia Copeland

• 00:00. Delta Harp Blast

Igandea 14

• 19:00. Mitch Kashmar

• 20:30. Eric Burdon

• 22:30. Mannish Boys

• 23:45. Segarra Inn Blues


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude