Musikagileen partiturak dira Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren ondare naguria eta hau urtetik urtera handituz doa. Iaz 29.000 partitura izatera heldu zen Errenteriako egoitza. Gainera, 200.000 dokumentu dituzte eta 93.997 ikus-entzunezko atal. Erabiltzaile kopuruari dagokionez, 2009tik %11 handitu da eta webguneari esker 50 herrialdetatik jasotzen ditu bisitak. Datorren urteari begira, Juan Zelaia Letamendia Beka eta 39. urtez Musikaste euskal musikaren jaialdia antolatu, eta musika liburuzainen perfilari buruzko bilerak egingo dituzte besteen artean.