argia.eus
INPRIMATU
Garikoitz Torregrosa
“Eredu mistoak ez du elkarbizitza sustatzen eta azkenean haur eskola horietan gaztelera nagusitzen da”
  • Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa eskola zuzendariak.

Euskalerria irratia @fm983irratia Haritz Pascual Garjon 2025eko martxoaren 13a

Haur eskoletako zuzendariek argi dute, ez dute hizkuntzak nahasten dituen eredu mistorik nahi haien zentroetan. Iruñeko Gobernu taldeak PSNrekin sinatutako akordioak, eredu horren alde egiten du euskarazko plazak handitzeko. Zuzendariek ez dute begi onez ikusi sinatutakoa.

Iruñeko haur eskoletako zuzendariak nekatuta daude, eskaintza ia urtero, joan etorri politikoengatik aldatzen delako, haien iritzia jakin gabe. Zuzendariek argi dute eredua, murgiltzean oinarrituta izanen dena.