argia.eus
INPRIMATU
Eredu euskaldunaren aldeko ekimenak bultzatuko ditu EEHEk

2010ko maiatzaren 07a

Eskolak Euskaldundu Herri Ekimeneko (EEHE) kideek Inposaketarik ez! Eredu euskalduna guztiontzat kanpaina abiaraziko dute: "EEHEn biltzen garen herritar eta eragileok, ikasle euskaldun eleanitzak heziko dituen hezkuntzaren alde egiten dugu. Horretarako badugu alternatiba: 'Kontseiluaren Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko markoa'. Euskal Herriko ikasleek euskara ezagutzea eskubidea dute eta horretarako bide bakarra  D ereduan bezala, murgiltze ereduan ikastea da". Informazioa zabaltzeaz gain, hainbat mobilizazio egingo dituzte.