Eredu energetikoaren inguruko jardunaldiak, asteazkenetik larunbatera Gasteizen

  • Berriztu Araba!-k, bestelako eredu energetiko baten aldeko herri mugimenduak, “Trantsizio energetikorako premia” jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 29tik abenduaren 2ra.


2017ko azaroaren 29an - 09:43
Egitarauaren kartela.

Asteazkenean hasiko dira jardunaldiak, Aldabe gizarte etxean. Instituzioek trantsizio energetikorako izan ditzaketen tresnen inguruan arituko dira bertan. Ostiralean, “egungo egoeraren argazki bat osatu nahi dute”. Ikuspegi feminista batetik, egungo errealitatea azalduko du Yayo Herrerok Errekaleorren. Amaitzeko larunbatean, autogestio energetikoko esperientziak bilduko dituzte, Lakabe, Tosu eta Errekaleorreko herritarren eskutik.

Urtebeteko ibilbidea egin du Berriztu Araba! mugimenduak. “Mehatxu” bati erantzuteko sortu bazen ere hasieran, energiaren problematika ikuspegi sakonagoarekin landu nahi dute mugimenduko kideek asteazkenetik larunbatera egingo dituzten jardunaldietan. Francking-aren aurkako mugimenduan du jatorria Berriztu!-k.

Armentia-2ren aurkako borrokatik, eredu energetikoa zalantzan jartzera

Armentia-2 gas putzua zulatzeko proposamenari aurka egiteko sortu zen Berriztu! dinamika, horretarako kanpainak eta mobilizazioak antolatu zituzten. “Albiste on bat” heldu zitzaien orduan, Espainiako Ingurumen Ministerioak tramiteak luzatu zizkion gas putzua zulatu nahi zuen SHESA enpresari.

Eusko Jaurlaritza ere saiatu zen tramitazio azkar baten bitartez zulaketak egiteko baimenak lortzen, baina Espainiako Gobernuak tramiteak modu egokian egiteko eskatu zion, Hala Bedin irakurri daitekeenez. Datorren urteko aurrekontuetan ez du diru partidarik aurreikusi Eusko Jaurlaritzak gas putzuen esplotaziorako Araban.

“Mehatxua ordea ez da bukatu”, adierazi dute mugimenduko kideek. Prozesua momentuz geratu bada ere, SHESA enpresak bere aurrekontuetan putzu berriak zulatzeko partidak izendatu baititu, zulaketen baimenak lortzeko dokumentazioa prestatzen ari da enpresa.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Energia berriztagarria Aragoitik Gatikaraino eramateko linea elektrikoen zama

Energia berriztagarria sortzeko proiektuek aurrera egin ahala, horien elektrizitatea garraiatzeko linea proiektuak ere azaleratzen ari dira. Horietako batzuk, adibidez, Nafarroa, Araba eta Bizkaia zeharkatzen dituzte.


2024-03-25 | ARGIA
"Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde" manifestua sinatu dute hainbat alorretako 75 pertsonak

"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


2024-03-17 | Roser Espelt Alba
Desjabetze bidezko metaketa berriztagarria

Zertara dator gure herria zentral eolikoz eta eguzki-plakaz betetzeko urgentzia hau? Bistan da, arrazoi agerikoena klima aldaketari erantzuteko premia dela, erregai fosilak iturri berriztagarriekin ordezkatzekoa. Hain zuzen, hori omen da Europako funtsen zein estatu eta... [+]


2024-03-12 | Estitxu Eizagirre
Jorge Riechmann
"'Trantsizio energetikoa' lematzat duen bizimodu inperialak ez gaitu infernutik aterako"

Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean gaiaz mintzatu da Jorge Riechmann ekologista ezkertiar antikapitalista Gasteizen, Araba Bizirik taldeak antolatuta. Adrián Almazán unibertsitateko irakasle eta Araba Bizirik taldeko kideak gidatu du solasaldia... [+]


Eguneraketa berriak daude