Erdi Aroan idatzitako euskarazko testurik luzeena ikusgai dago Nafarroako artxibategian

  • 1416an, Matxin Zalbak eta Martin de San Martinek idatzitako gutunak dira. Apirilean ikus daiteke doan Nafarroako artxibategiaren beheko solairuan.


2016ko apirilaren 04an - 17:58
Matxin Zalbaren eta Martin de San Martinen arteko gutunaren pasarte bat.

Lau ilara dituen testua da ezagutzen den Erdi Aroko euskarazko testurik luzeena. 1969an aurkitu zuen gutuna Florencio Idoate Nafarroako Artxibategiko orduko zuzendariak, Nafarroako Kontuen Ganberako erregistroan. Hainbat urtez egon zen dokumentua ikusgai artxibategian, eta gorde egin zuten gero.

Gutuna ikusteko aukera izan zen Nafarroako artxibategiaren berrirekitzearen X. urteurrenaren harira antolatutako erakusketan ere. Karta idatzi zela 600 urte pasa dira orain, eta artxibategiak testua erakustea erabaki du berriz ere.

Erakusketa doakoa da, eta apiril osoan dago irekita artxibategiaren beheko solairuan. Erakusketaren ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara, eta 17:00etatik 19:00etara; asteburuetan eta jai egunetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara.

Dokumentuaren garrantzia

Nafarroako administrazioa ez zen euskaraz komunikatzen garai hartan. Hasieran, latinez eta nafar erromantzean hitz egiten zen, eta gazteleraz gero. Nolanahi ere, dokumentu horrek erakusten du euskera ohiko hizkuntza zutela administrazioko langile batzuek.

Dokumentuak Martin de San Martin eta Matxin Zalbaren arteko bi gutun dira. Nafarroako Kontuen Ganberak egindako dokumentazio lanari esker jakin dute Karlos III ‘Noblea' erregearen administrazioko ofizialak direla biak.

Gutunean Martin de San Martinek galdetu zion ea zenbatekoa zen Erregeak Donibane Garaziko biztanleei eskaini zien murrizketa fiskala. Gutuna nafar erromantzean idatzita zegoen, baina euskaraz agurtu zen: "Jaunatiçula egun hon" (jaunak dagizula egun on). Matxin Zalbak ere euskaraz erantzun zion.

Era berean, biak gonbidatuta zeuden afari batera joan behar ote zuen ere galdetu zion gutunean. Hain zuzen, galdera pribatu horrek ere berezi egiten du dokumentua, ez baita ohikoa garai hartan ezaugarri horiek dituzten gutunak aurkitzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen historia
Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


2024-01-29 | Cira Crespo
José Pablo Ulibarri: euskaldunei euskaraz

1785ean Bilboko Abandoko elizaldera joango bagina, Arabako Okondotik etorritako 9 urteko mutiko bat ikusiko genukeen. Bere izebaren etxera joana zen albaitari ofizioa ikastera. Geroago, 20 urte baino gutxiagorekin Gipuzkoara joan zen soldadu, Frantziaren aurka gerran aritzera... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: Bizkarsoro

Bizkarsoro filmak jaso du ikus-entzunezkoen Argia Saria. Euskararen iragan hurbilari errepasoa egiteaz gain, jasandako zapalkuntzari eta altxatzeko grina izan zutenei aitortza egiteko modu bat da pelikula. Saria jaso dute Josu Martinez zuzendariak, Katti Pochelu ekoizleak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude