ERC Artur Masen gobernuan sartzeko prest galdeketarako data ezartzen bada

  • ERCko presidente Oriol Junquerasek azaldu du CIUren Gobernuan sartuko litzatekeela Artur Masek galdeketarako data ezarriz gero. Generalitateko presidenteak gonbidapena luzatu die ERCri eta PSCri Gobernuaren kide izan eta egonkortasuna emateko.


2013ko martxoaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
ERCko presidente Oriol Junqueras (Argazkia: ara.cat)

Galdeketa gehiegi ez atzeratzeko eskatu dio Junquerasek Masi, Bartzelonako Merkataritza Ganberan emandako hitzaldi batean. Izan ere, azaldu du horrela gertatuz gero, orain arteko ituna hautsiko lukeela. ERCko presidentea erreferenduma Eskoziako galdeketaren aurretik egitearen aldekoa da, 2014ko irailaren 18an. “Arazoren bat dagoenean hobe delako lehenbailehen konpontzea”.

Aurrekontuei dagokienez, ERCk ez du bere jarrera argitu. “Herritarrak testuinguruaz kontzientzia har dezaten” nahi dute, eta horretarako hobea den erabakia hartuko dutela nabarmendu du Junquerasek. Bere ustez, CIUren Gobernuaren egonkortasun ekonomikoa ez du zertan lehentasuna izan. Hori bai, azpimarratu du ez duela onartuko Espainiak nahi duen 4.500 milioi euroko murrizketa.

ERCko bozeramaile Anna Simok azaldu du krisi ekonomikoak ezin duela galdeketa atzeratzeko aitzakia izan, eta aurrekontuetan ezer gutxi egin dezaketela Madrilek Catalunyako transferentzien  %75 kontrolatzen badu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude