Erbestea Aberri: migrazioa, dantzaren hizkuntzan kontatuta

  • Erbestea Aberri dantza ikuskizuna eskainiko du zapatuan Kriskitin dantza taldeak Durangon. Plateruena Kafe Antzokiak eta hainbat kultur eragilek antolatutako Zilar Astearen laugarren edizioaren baitan izango da emanaldia.

Amaia Ugalde
2013ko martxoaren 22a
Erbestea Aberri lanaren entsegu batean, Kriskitin dantza taldea.

Migrazioaren gaia landu dute aurten, horretarako, antzerkia, musika, literatura eta dantza erabiliz, besteak beste.

“Gai oso potoloa” iruditu zitzaiela azaldu du Kriskitineko kide Inma Garrastatxuk:  “Kontzeptu eta ideia asko sartzen dira, eta zelanbait gai gatazkatsua ere bada”.

Dantzaren bidez istorio zabal bat kontatuko dutela aurreratu du: “Egoera batzuk planteatuko ditugu, eta ikusle bakoitzak bere interpretazioa emango die; batzuk ikusiko dituzte hemendik joan zirenak, beste batzuk etorri zirenak, edo euren burua ikusiko dute migratzen, gerra ostean gurasoak bizimodu bila etorri zirenekoa etorriko zaie beste batzuei gogora...”.

Dantzariak antzezle

Istorioa kontatzeko, musika eta dantza bai, baina beste ezer gehiago erabiliko duten ez dute aurreratu. Kontatzea, komunikatzea, da euren asmoa, eta horretan dantza antzerkia lakoa dela diote Kriskitineko kideek: “Euskal Herriko edozein dantza tradizionaletan ere antzezten dugu; dantza ofizial baten, adibidez, sentitu egin behar duzu, eta zer edo zer komunikatu”.

80ko hamarkada eta bonbardaketa

Kriskitinentzako erronka izan da azken hiru urteotan Zilar Astera gonbidatua izatea.  Duela urte bi, 80ko hamarkada izan zen gaia, eta iaz, Durangoko bonbardaketa.

Gaiak oso desberdinak baina oso indartsuak izan direla diote. 80ko hamarkadakoan antzerki obra baten barruan bi eszena kontatu zituzten: manifestazio bat eta droga txute bat. Dantzarekin zituzten eskemak apurtzen joan dira erronka horietan, eta esaterako, manifestazioan Su Ta Gar taldearen Jo ta ke abestian dantzari dantzako pausuak sartu zituzten.

Iazko Zilar Astean, ibilbide baten gerrak Durangon eragindakoak kontatu zituzten, eta Kriskitinek emakumeen kartzelari buruz dantzatu zuen. Gogorra izan zela kontatu dute: “Lan handia egin genuen eta jendearengana heldu ginen, jende nagusia negarrez ere hasi zen”.

Aurtengo euren fruitua nolakoa den ikusteko, bihar, 21:00etan hasita, Plateruena Kafe Antzokian.

Kanal hauetan artxibatua: Dantza  |  Errefuxiatu krisi globala

Dantza kanaletik interesatuko zaizu...
Aita da balleta egin nahi duen mutikoaren traba nagusia

Balleta egitea aukeratzen duten mutilek dituzten zailtasunez dokumentala prestatzen ari da Scott Gormley (gertukoa du gaia, bere semea balletean dabil): gehien-gehienek erasoak jasan dituzte, ahozkoak edota fisikoak, baina arreta deitu dio deskubritzeak gaitzespen handiena sarri aitarengandik jaso dutela, semea gay bihurtuko zaien beldur.


2018-06-13 | Gari Otamendi
Euskal dantzen eskola Katmandun

Globalizazioari eta hiri-ereduei buruzko testu interesgarri bat argitaratu zuen 1995ean Rem Koolhaas arkitekto herbeerearrak. Hiri generikoa zuen izena, eta gaur egun etengabe ahotan ditugun hainbat arazo aurreikusi zituen. Jarduera ekonomikoa globalizatzearekin batera, hiri-ereduak aireportuen moduan homogeneizatzen ari zirela zioen, eta horrek eragin zuzena zuela tokiko nortasunean. Estereotipoak mugaraino eramanda, bere buruaren klixea sinestea eta gainditzea beste erremediorik ez dute... [+]


Aulkien kulunka
MULTIMEDIA - dokumentala

Tolosako Udaberri Dantza Taldearen 60. urteurrenerako sortutako ikus-entzunezkoa da honakoa. Taldea osatu eta elikatu duten 6 belaunaldietako kideak dira protagonista, eta haien bizipenek gidatuko dute dokumentaleko haria, 43 elkarrizketatan barrena. Aulkien kulunka ondare izateko sortu zen, sei hamarkadatako historia nonbait gordetzeko. 

Sinopsia

Txikiak, handiak, arinak, egur sendoz eginak. Mende zaharreko estetiken jarraitzaileak, hiru hankakoak edo laukoak. Diseinu... [+]


Lehen aldi bat

Man Ray dantza emanaldiaren kronika. Taiat Dansa konpainiak eskainia Donostian, Victoria Eugenia antzokian, martxoaren 7an.


2018-03-09 | dantzan.eus
2017ko Bidarraiko kabalkada

2017ko irailaren 24an eta urriaren 8an, igandearekin, Bidarraiko herritarrek kabalkada bat antolatu zuten. Baxe-Nafarroako herri ttipi horretan ez zen herriko plaza baino leku hoberenik horrelako emanaldi baten emateko. Mendiz inguraturik, eguzki eder batekin, goxotasuna sentitzen zen. Halarik ere, hastapen batean ematekoa zuten kabalkada urriaren 1ean urriaren 8a partez baina aro txarrarengatik ezinezkoa izan zuten. 100 parte hartzaile baziren, eta bi aldietan 1300 pertsona etorri ziren... [+]


2018-03-01 | Kanaldude.tv
"Zergatik ez" dantza ikuskizuna
MULTIMEDIA - ekitaldia

Zergaitik ez? Kantu bat, dantza bat. Irratia hari nagusi, dantzariek entzunen dituzten kantuen gainean dantzatuko dute. Iragan hurbil batetik hasiz, oraineko garaira iristeko, dantza tradizionaletik abiatu eta estilo garaikideago batera joanez. 2017ko urriaren 21ean Izpurako Fauxtin Bentaberry gelan eskeini zuten emanaldia.

Koreografoak : Pascale Lascano, Joana Olasagasti, Bixente Ciaurritz, Iraia Lascano Marga Forestier eta Bruno Delavigne.


2018-02-12 | dantzan.eus
Maria Pilar Urriza, gizonezkoekin batera Lantzeko plazan zortzikoa dantzatu zuen lehen emakumea

Gaur eta bihar zortzikoa dantzatuko da Lantzeko plazan, inauterietako partehartzaile askok Maria Pilar Urrizarekin ikasi zuten dantzatzen. Maria Pilar Urriza 1942an jaio zen Lantz-en.


Berriro ere dantza tradizionalari tokia murriztuz

Ziur egun hauetan sarean bolo-bolo ibili den bideoa ikusi egin duzuela: FITUR turismo azokan, Euskadi-Basque Country stand-ean eta Xabi Solanoren biribilketapean 3 dantzari, praka eta jaka zuriz Backstreet Boys antzean jantzita, eta ballet kutsuarekin tente-tente dantzan. Ez naiz gustuaz arituko, hori norberaren baitan baitoa, baina uste dut lekuz kanpo dagoen ikuskizun bat dela horrelako stand baterako.


2017-11-21 | dantzan.eus
Dantza eta bideoa uztartuko ditu Zinetika jaialdiak Iru˝ean eta Donostian

Zinetika jaialdiaren II. edizioak dantzari buruzko bideo-sorkuntzak emango ditu azaroaren 22tik 25era. Jaialdiaren helburua mugimenduaren bitartez adierazten den zinemaren erakusleiho izatea da, eta ikus-entzunezko medioen bitartez, dantzaren aniztasuna eta koreografia-sormen bereziak helaraziko dizkie ikusleei. Azaroaren 22an eta 23an Iruñeko Kondestable jauregian egingo da jaialdia, eta azaroaren 24an eta 25ean Donostiako Tabakaleran. 


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude