'EraStop' aplikazioa, eraso sexistak berehala salatzeko

  • Erasoren bat egonez gero, unean bertan salatzeko aukera egonen da Iruñeko Udalaren aplikazioaren bitartez. Geolokalizazio zerbitzuaren bidez, Udaltzaingoa abisatu daiteke, beharrezko baliabideak martxan jar ditzan.


2018ko uztailaren 11n - 08:49
Argazkia: Euskalerria irratia

AgreStop/EraStop sakelakorako aplikazioa aurkeztu du Iruñeko udalak, eraso sexistak unean bertan salatzeko aplikazioa, botoi bat sakatze hutsarekin. Eraso sexistarik gabe, Iruña aske kanpainaren ekintzetako bat da, eta, sanferminetarako aurkeztu badute ere, urte osoan erabilgarri egonen da. 

Herritarren Segurtasunerako zinegotzi Itziar Gomez, arloko zuzendari Xabier Ibañez eta MRSystemeko kudeatzaile Mikel Goñi izan dira baliabidearen aurkezpenean; Gomezek zehaztu du "erraza eta intuitiboa" dela.

Hiru aukera, erabiltzaileen eskura

Hiru botoi dauzka, hiru egoerari aurre egiteko: lehenengoa, Eraso bat pairatzen ari naiz; bigarrena, Eraso bat salatu; eta, hirugarrena, Lagundu nazazu

Hala, lehenbiziko aukera "larrialdietarako botoia" da, zuzenean Udaltzaingoari geolokalizazioa bidaliko diona, udaltzainak laguntzera bertaratu daitezen. Bigarren aukeraren bitartez, Eraso bat salatu, edozein herritarrek salatu dezake ikusitako erasoren bat, eta, horren bitartez, "herritarren ardurari" ere arreta eman nahi diote udaletik, Gomezek azaldu duenez. Hirugarren aukera, Lagundu nazazu, etxera bueltan jarri daiteke martxan eta sakelakoaren agendan dagoen kontaktu bati edo biri jakinarazi non dagoen pertsona erabiltzailea une bakoitzean, modu horretan, zerbait gertatzekotan, agendako kontaktuak Udaltzaingoari dei deizaioke.

Ezeztatzeko aukera

Erasoa salatu baina ezeztatu nahi izatekotan, PIN zenbakia sartu beharko du erasoa jasan duenak, salatu bezain pronto telefonoa blokeatuko baita, erasotzaileak abisua ezeztatzeko aukera izan ez dezan. Beraz, norberak baino ezin du ezeztatu.

Eraso matxistak salatzea da aplikazioaren asmoa, baina bestelakoak ere salatu daitezke.

Albiste hau Euskalerria irratia-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude