Erasotzaile suizida batek bere burua lehertu du igandean Kabuleko hautesleen erregistrorako zentro batean eta gutxienez 57 pertsona hil eta 119 zauritu ditu, Democracy Now hedabideak jaso duenez.
Duela gutxi Afganistango agintariak boz-emaileak identifikatzeko zentroak zabaltzen hasi ziren, urriko hauteskundeei begira. ISISek erasoa bere egin du, eta itxuraz, Shia Hazara komunitate gutxituaren aurkako erasoa izan da. Beranduago, igandean bertan, sei pertsona hil ziren Baghlan probintzian, auto batek errepidearen ertzean zegoen bonba baten kontra talka egin ostean.