Erasotako monolitoak konponduko ditu Nafarroa Bizirik-ek: “Memoria ez da zerra batekin mozten”

  • Nafarroako Erresumako gaztelu sinbolikoetan zeuden eta erasoak izan diren monolitoak konponduko dituela adierazi du Nafarroa Bizirik kolektiboak. Horretarako erasoengatik kalteturiko udalekin batera dirua biltzeari ekingo diote. Monolito bakoitza konpontzeak 1.000 eta 2.000 euro inguruko kostua izan dezakeela aurreikusi dute.


2015eko abenduaren 24an - 10:44
Untzueko gazteluko monolitoa, suntsitua izan aurretik eta ondoren (Arg: @Ahotsa)

Erasoak, besteak beste, Untzuen, Uharten, Villamayor de Monjardinen, Oibarren eta Zangozan gertatu dira. Guztira zazpi dira kalteturiko ikurrak. Hauek 2012an jarri zituzten, erresumaren 500. urteurrenean, bere independentzia defendatu zuten gazteluen presentzia oroitzeko. Nafarroa Bizirik-eko lehendakari Patxi Abasoloren esanetan, “KO bidez irabazitako gatazka ideologikoa izan zen”, historiografia ofizialak aitortu behar izan baitzuen Nafarroa konkistatua eta militarki okupatua izan zela.

Abasolok nabarmendu du monolitoak gizaldietan zehar irauteko zeudela diseinaturik, eta horiek ipintzeko lan handia egin zutela. Izan ere, ikurrek 70 kilo inguruko pisua zuten, eta oso leku malkartsuetaraino eraman behar izan zituzten. Berriki monolito horiek “gogorki” erasoak izan dira, baina Abasolok adierazi duenez, leku horiek esangura historikoa izaten jarraituko dute. Kolektiboak twitter bidez gaineratu duenez, “memoria ez da zerra erradial batekin mozten”.

Villamayor de Monjardineko alkate Eugenio Barbarinek azaldu du konponketak 2016an egitea espero dutela, “erasoak gertatu diren beste herrietako udalekin elkarlanean jardunez”. Nafarroa Bizirik-eko kide Peio Iraizozek, berriz, azpimarratu du konponketen kostu ekonomikoak baino garrantzi handiagoa duela garai batean monolitoak jartzeko egindako lana “bortxatu” izanak.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Ertzaintzaren foam jaurtigai batek pertsona bati matrailezurra apurtu zion Gasteizen

Orain arte ezagutzen denagatik, Ertzaintzak Martxoaren 3ko igandeko manifestazioan jaurtitako foam jaurtigai batek zauritu zuen pertsona hori, matrailezurra bi lekutan apurtu zioten, ospitalean dago eta ebakuntza egin beharko diote. Hori da asteazken honetan Gasteizen egindako... [+]


2024-03-01 | Euskal Irratiak
Gabi Mouesca: "Didier Laffiten etsenpluak erakusten digu lorpenak erdiesteko borrokan sartu behar dela"

Duela 40 urte hil zuen frantses poliziak Didier Lafitte Baionan. Donibane Lohizuneko arrantzalea tiroz hil zuten, Iparretarrak taldeko Gabi Mouesca autoz hitzordu batera eramaten zuela. Gertakari horren ondoren, Mouesca hamar urteko presondegi zigorrera kondenatua izan zen, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude