Erasorik gabeko sanferminak aldarrikatu dituzte

  • Jendetza atera zen kalera atzo arratsean ere, eraso sexisten aurkako protestara. Kalejira isila egin zuten Peñek: zutabe bana atera ziren zezen plazatik eta Errekoleten plazatik, eta Gazteluko plazan bat egin zuten. Hamar minutuko isilunea egin zuten protesta modura. Ondoren, babes osoa bortxaketak, ukituak… Oro har, erasoak pairatu dituzten herritarrei.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 12an - 09:47

Erantzun irmoa ematen ari dira herritarrak, elkarretaratze jendetsuen bidez. Datuek erakutsi dute arazoaren neurria nolakoa den. Atzo eguerdira arte larrialdi zerbitzuek jakinarazi dute denera hamabi salaketa jaso dituztela sexu erasoekin lotuta. Erasoak jasan dituztenek salaketa egitea garrantzitsua dela nabarmendu dute, eta herritarrei ere dei egin diete berdin jokatzera.

Milaka lagun elkartu ziren Gazteluko plazan sexu erasoak salatzeko. Hamabi salaketa daude guztira eta hamabi lagun atxilotu dituzte erasoekin lotuta. Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren ordezkaritzak izan ziren atzoko protestan ere.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude