Erasoak eraso, kalera ateratzeko eguna Los Angeleseko Harrotasun Egunean

  • Los Angeleseko Harrotasun Egunak milaka lagun bildu ditu. Orlandoko sarraskiak zabaldu duen beldurrak ez du jendea etxean utzi eta LGTB mugimenduak bizirik dagoela erakutsi du.


2016ko ekainaren 13an - 13:08
Los Angeleseko Harrotasun eguneko desfilea. (Argazkia: RT America)

50 pertsona hil eta beste 53 zauritu utzi zituen larunbatean Orlandoko (Florida) Pulse klubeko erasoaren egileak. Bestalde, ordu batzuk lehenago, Indianan, 20 urteko James Wesley Howell atxilotu zuen Poliziak, Los Angelesera bidean zela gidatzen ari zen kamioia armaz eta lehergailuz beteta zegoela konturatzean. Gazteak berak azaldu zuen LGTB mugimenduko kideen aurka egitea zela bere helburua.

Gertaera hauek, ordea, ez dute aurrenekoz 1970ean egin zen LGTB mugimenduaren aldeko AEBko lehen festa geldiarazi. Ostera aldarrikapenaren zentzuak indarra hartu du, Los Angeleseko Harrotasun Egunean parte hartu dutenek erakutsi duten moduan.

“Gaur gure eguna da. Ezkontzeko eskubidea lortu genuelako borroka amaitutzat jo dute askok, baina ez da horrela”, adierazi du desfileko partaide Austyn de Lujok. Orlandokoak erakutsi du arrazoi duela.

Los Angeleseko desfilean lehenengo urtea dutenak ere badaude: “jendea kikildu nahi dute, etorri ez gaitezen”, “pozik nago hemen nagoelako. Polizia asko dago eta seguru sentitzen naiz”.

“Ez diot Islamari errua botatzen. Hori egitea denok jasatzen dugun homofobiatik arreta galtzea da; norbanakoak eta herrialde honetan armak lortzeko erreztasuna dira errudunak”, gehitu du de Lujok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


Eguneraketa berriak daude